Eskultura ospetsuak Donostian

Donostia, aire zabaleko museo garaikidea

Artea espazio zabaletan, guztiek goza dezaten. Horixe da Donostiaren bereizgarri nagusietako bat. Hirian barrena paseatzen ibilita, artista handien obrez goza daiteke, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obrez, esate baterako. Konposizio horiek, gainera, hiriaren fisionomian ezin hobeto nahasten dira beren ingurune naturalarekiko elkarrizketa sakonean.

Hondalea

Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.

Cristina Iglesiasen obrak eskultura jardunaren ikuskera berritu bat eskaintzen du. Obren eta espazioaren artean konpromiso poetiko eta sinbolikoa bilatzeko bere ahalegina hedatze estetiko, ikusizko eta dinamiko batean gauzatzen da beti.

Cristina Iglesiasek, bere eskultura lengoaiatik berezkotik abiatuz, urruneko leku batean esku hartu eta aldarri ekologisten eta ingurumenaren kontserbazioaren defentsarako ikur bilakatu du.

hondalea cristina iglesias

Hondalea hobeto ezagutu


HAIZEAREN ORRAZIA

Eduardo Chillida eskultoreak (Donostia, 1924-2002) eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak (Oñati, 1926 – Donostia, 2009) egina, Haizearen Orrazia edertasun hutsaren erakusgarri ezin hobea da, artearen eta paisaiaren arteko elkarrizketa sakona.

Itsasoaren indarra eta burdinazko egituren sendotasuna batuta, artelan garaikide naturala ez ezik elkartzeko eta atseden hartzeko gune ere bada obra hori donostiar nahiz turistentzat.

Haizearen orraziaHaizearen Orraziaren eskultura-multzoaren zati bat

Haizearen Orrazia ezagutu


ERAIKUNTZA HUTSA

Mareen indarrari aurre eginez, Pasealeku Berrian, Jorge Oteiza artistaren Eraikuntza Hutsa izeneko eskultura dago, sendo.

Obrak Sao Pauloko Bienalean saria lortu zuen orain dela mende erdia, eta gaur egun erreferentea da arte garaikidearen arloan; altxor galanta denon eskura.

Eraikuntza Hutsa - OteizaEraikuntza hutsa Pasealeku Berrian; are ikusgarriagoa itsasoa harrotuta dagoenean


BAKEAREN USOA

Zurriolako Pasealekuan, itsasoari begira, zazpi metorko altura duen Bakearen Usoa eskultura aurkitzen dugu, Nestor Basterretxea (Bermeo 1924-2014) eskultore euskaldunak egina.

Eskultura hiriak bakearekin, askatasunarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoaren ikur izan zedin egina izan zen 80ko hamarkadan.

paloma-de-la-pazBakearen Usoa, Sagues auzoan


JESUSEN BIHOTZA

Hiria babestuz, Urgull mendiaren tontorretik, Jesusen Bihotzaren eskultura Donostiako paisaian txertatzen da.

Federico Coullaut artistak 1950ean egindako obrak 12 metrotik gorako altuera du eta 4 miliatik gorako distantziatik ikusten da itsasotik.

JESUSEN BIHOTZAJesusen Bihotza Urgull mendiaren tontorrean


FLEMING-EN MONUMENTUA

Kontxa pasealekuan bertan, Eduardo Chillida artistak penizilina asmatu zuenari omenaldia egin nahi izan zion Flemingen monumentua eskulturarekin. Burdinaz diseinatu zuen 1955ean, zientzialari eskoziarra hil zen urtean, baina 1990era arte gure artistak ez zuen zizelkatu orain ezagutzen dugun obra, granitozkoa.

flemingFleming-en Monumentua, Eduardo Chillidarena, Kontxako pasealekuan


PIETATEA

PietateaLa Piedad en la fachada de San Vicente

Oteizak Arantzazu santutegiko frisorako egin zuen zirriborroan oinarritutako obra hau Jose Ramon Anda euskultoreak egin zuen Oteizak berak une oro gainbegiratuta. Obra San Bizente elizaren fatxadan jarri zuten 1999an eta Oteizak gure hirian jarritako lehen obra da.


BAKEAREN GURUTZEA

Chillidaren obra hau artistak Artzain Onaren katedralari oparitu zion tenpluak mendeurrena bete zuenean 1997an. Gurutzea alabastrozko pieza batetik aterata dago eta harriaren jatorrizko testura du.

Donostiako Eskulturen Atlasa

esculturas-de-donostiaSan Telmo Museoko Eskulturen atlasa ikusi

 
X