Jaialdiak

Zinema, antzerkia, musika, beldurra..

Zinema, antzerkia, musika, beldurra… Donostian era guztietako jaialdiak ditugu.
Aukera ezazu zure estiloari ondoen doakiona!

DFERIA ANTZERKI AZOKA

DONOSTIA, BENETAKO ANTZERKIA

Musikaren, dantzaren, antzerkiaren edo edozein eratako adierazpen artistikoaren zale amorratua bazara…Ez galdu hitzordu hau! Dferiak Donostia arte eszenikoen merkatu handi bihurtzen du antzerki sorkuntzarik berrienak aurkeztuz. Gerturatu eta disfrutatu kalitate handiko ikuskizun berriztatzaile hauetaz!


GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA

SOLIDARITATEA ZINEMAREN BIDEZ

Urtero, apirilean, Donostiak gizartearekin eta solidaritatea sustatzearekin duen konpromisoa sendotzen du Giza Eskubideen Zinemaldia eginez. Zineman oinarrituta eta erakusketa eta elkarrizketekin osatuta, ekitaldiaren xedea da herritarrak gure gizartean ugariak diren arazo larrien eta errealitateen inguruan sentsibilizatzea.

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA-ko 2013ko kartela


OLATU TALKA JAIALDIA

GUZTION JAIALDIA

Olatu-talka Donostiak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izatea lortzeko egin duen kultura-proiektua osatzen duten ekimenetako bat da, eta proiektu horren zati izanik, DSS2016EU ekimenak ardatz dituen edukiak eta balioak hedatzen ditu.

DSS2016EU proiektua bezalaxe, Olatu Talka lan-prozesu kolektibo baten emaitzazko jaialdia da. Azken batean, pertsonek egiten dute Olatu Talka, hots, hiria herritarren energiaz betetzen duen jaialdia, hiria guretzat gustukoena eta garrantzitsuena denaz blaitzeko. Izan ere, herritarren bizitzaren funtsezko zati dena hiriaren bizitzarako ere bada garrantzitsua..


JAZZALDIA

JAZZAREN GOXOTASUNA

JAZZALDIA

Uztaileko bigarren hamabostaldian, Donostia jazzaren erritmorik onenean mugitzen da. Musika-arloko izen handiko artistak, besteak beste James Brown, Liza Minelli, Bobby McFerrin, Diana Krall, Cassandra Wilson eta B.B. King, gure hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditorioetara etorri dira nazioartean ospe handian duen jazzaldi honetan entzuleei gozaraztera.


MUSIKA HAMABOSTALDIA

MUSIKA KLASIKOAREN JAIALDIA

Kursaal-a gauez

San Vicente eliza

Victoria Eugenia Antzoki

MUSIKA HAMABOSTALDIA. MUSIKA KLASIKOAREN JAIALDIA

Abuztuan eta irailean, Donostia tradiziorik handieneko musika klasikoko zikloaren etxe bihurtzen da, Musika Hamabostaldia egiten baita. Kursaal ElkarguneaSanta Maria eta San Bizente elizak, Victoria Eugenia antzokia eta gure hiriko beste hainbat toki izaten dira nazioarteko orkestra sinfoniko eta bakarlari handien agertoki jaialdi honetan.

Bost astez, musikarik onena izaten da Espainiako zaharrena (1939an hasi zuen bere ibilbidea) eta Europako zaharrenetako bat den musika klasikoko jaialdi honetan.


DONOSTIA FESTIBALA

Donostia Festibala hiriko jaialdirik gazteena da. Alabaina, bere ibilbide laburrean, garbi erakutsi du jaialdi desberdina dela.  Irailean, parerik gabeko jaialdia duzu. Zuzeneko musika duen nazioarteko asteburua. Agertoki paregabean: Lasarteko Hipodromoan

Hori guztiari esker, Donostia Festibala musika-esperientzia paregabea da, bertara joaten direnek nazioarteko izen handiko bandak bi eszenatokitan ikusteko aukera baitute, ondo pasatzen ari direla… egun argiz. Ezin ordainduzko esperientzia, inondik ere.
 


DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

ZINE HIRIA

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZINE HIRIA

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZINE HIRIA

Ospe handiko izarrak eta zuzendari gazteak. Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia.

Richard Gere

Julia Roberts Donosti saria jasotzen

Dustin Hoffman Donosti saria jasotzen


FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA

HALLOWEEN KULTURALENA

Loquillo, 2009ko protagonista

Alaska, 2005ko protagonista

Mario Vaquerizo, 2012ko protagonista

Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko. Zikloan, kontzertuak eta erakusketak ere izaten dira, zinema-eskaintzaren osagarri.


Informazio gehiago

Donostiako informazio kulturala guztia Donostia Kulltura webgunean aurkitu dezakezu.