Zurriola

 Monte Ulía

OLATUAK, SURFA eta gazteria. Horra hor Donostiako hondartzetan mugimendu eta giro handienak dituen Zurriolako hondartzaren osagai nagusiak. Gros auzoan Kursaaleko kuboen eta Ulia mendiaren artean dagoen hondartza hau helmugarik gogokoena da ondo pasatu eta jendea ezagutu nahi duten mundu osoko gazte eta surflarientzat, orain dela 15 urte birmoldatu zutenetik.

“Zurrira” —Donostiako gazteek “Zurri” esaten diote— mugitzera etortzen da batik bat. Dinamismo hori du, hain zuzen ere, erakargarririk handiena. Lehiaketak eta etengabeko surf-ikastaroak, volley ballekoak, futbol-partidak, pala-partidak… Hementxe dago hondartza-jardueraren harrobia, Zurriolak luzeran dituen 800 metroko eremuan.

Pasealekuko ekialdeko muturraren burutzan, Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioa dago, arkitektura modernoaren ikur. Rafael Moneok diseinatua, hiriko kultura- eta kongresu-ardatz berria da, baita Donostiako jaialdirik entzutetsuenen egoitza ere.

Saguesen hasita Kursaal kuboetaraino hondartzaren ertzean barrena egindako paseoari jarraipena eman dakioke, Urgull mendia inguratuta, Pasealeku Berrian barrena. Azkenean, Kontxako badiaren amaierara iritsiko gara, Haizearen Orrazira, hirian barrena egindako 6 bat kilometroko paseoa osatuta. Ibilbide horretan, bidean itsasorako ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu, eta atseden hartu nahi izanez gero, hartarako guneetan etentxoa egin dezakegu.

Zurriolako olatuak

Marea guztiekin erabilgarria den hondartza

Surf denboraldia Donostian

Olatuak urte guztian

Surfeko jokabide-kodea

Zure segurtasunerako, jarraitu arau arrunt horiek

Bisita-gidatua
12/pertsonako
 
X