Antiguo - Igeldo

Antigua auzoa. Ondarretatik Igeldoraino

Antigua da hiriko auzoetan zaharrena. Toki paregabea paseorako. Nortasun propioa duen auzo honek modernizatzen jakin du, bere nortasunari eutsita. Antiguako kaleetan tradizio handiko dendak eta gastronomiarik apartena topatuko dituzu; auzoko zapore fina dastatuko duzu bertako taberna eta jatetxeetan.

Ezagutu Antiguoko eta Igeldoko tokirik garrantzitsuenak

Haizearen Orraziak eta Loretopeak alderdik alde mugatutako tartean, Antiguak hamaika txoko eskaintzen ditu bisitatzeko. Horiek guztiak ezagutzeko ibilbide bat proposatuko dizugu.

Mapa eta leku interesgarriak

  • 1. Miramart. Antiguako tunela
  • 2. Miramar Jauregia
  • 3. Ondarretako hondartza
  • 4. Haizearen Orrazia
  • 5. Igeldo mendira Funikularra
  • 6. Igeldo mendiko jolas-parkea
  • 7. Matia kalea
  • 8. Sert Pza. - Benta Berri

Mapa del barrio del Antiguo

Antiguan barrena, Haizearen Orraziraino

Kontxako pasealekuan tipi-tapa goazela, ezagun du Antigua aldeak toki berezia izan behar duela. Izan ere, auzora gerturatzen ari garela, Miramar jauregiak ematen digu ongietorria.

Antiguara Kontxako pasealekutik sartzeko, Miramart izeneko zubia igaro beharko duzu, Loretopean dagoena. Itsaspeko munduan barneratuko zaitu pasabide horrek. Bertako dekorazioari esker, badirudi Kantauri Itsasoan gabiltzala oinez.

Eta, tuneletik irtetean, Ondarretako hondartza izango duzu aurrez aurre, Igeldo mendiak eta Santa Klara uharteak babestuta, Ondarreta toki aparta da bainutxo bat hartzeko eta une atsegin askoa igarotzeko, ukitu berezia ematen dioten toldo txuri-urdinen artean.

Eta hondarra zapaldu nahi ez baduzu, itsas pasealekuan barrena ibili ahal izango duzu, bertako lorategien artean. Kontxako badian barrena Haizearen Orraziraino eramango zaitu pasealeku horrek; toki txundigarria inondik ere, eseri eta itsasoari begira geratzeko, edota olatu-kolpeetatik ihesi jolasean ibiltzeko.

Hemen, olatuek hiru eskulturen hortzetatik gora salto egiten dute, eta paisaia ikusgarria sortzen. Baina ura eta haizea, jostari amorratuak izaki, ez dira konformatuko inguru horretako paretatxoaren gainetik salto egin eta blai eginda utzita. Pazientzia handiz egongo dira zain, eta, gutxien espero duzunean, lurreko zuloetatik gora agertuko zaizkizu geiser itxuran. Irribarre egin besterik ez duzu izango! Eta izan gogoan badela nahitaez egin beharreko argazki bat... ura zuloetan gora irtenez!

Hartu Funikularra eta igo Igeldoko Jolas-Parkera

Eta tarte atsegin horren ostean, gerturatu Igeldo mendiaren magalera eta hartu iraganera eramango zaituen funikularra. Sekulako ikuspegia eskaintzen duen 1912ko kremailera-tren honetan bidaia egin ostean, jolas-parke vintage batera iritsiko zara. Kostatuko zaizu halako gehiago topatzea!

Montaña Suiza del Parque de Atracciones del Monte IgeldoIgeldo mendiko jolas-parkeko Mendi Suitzarra

Txikiek sekulako ederki pasatuko dute hemen, baina nagusiak maitasun-eztitan geratuko zarete. Haurtzarora bueltatuko zara, garai bateko atrakzioetan ibiltzera, barrez lehertzera efektu bitxi-bitxiak dituzten ispiluen aurrean, alfonbra magikoetan hegan egitera eta itsasoaren gainean zintzilik dauden mendi suitzarretan hunkitzera.

Igeldo mendira igo ostean, berriro ere Antiguara bueltatzeko garaia da, bertako erraietan ibiltzekoa; tradizioa eta modernitatea topatuko dituzu nonahi. Ondarretako hondartzatik abiatu eta Tolosa hiribide zabalean aurrera joanda, Antigua zeharkatuko duzu harik eta unibertsitate-campusera iritsi arte.

Begiratu adi hiribide honetako kale-ertzei, Donostiako bizitzaz blai dauden lorategiak, parkeak eta plazak topatuko baitituzu. Eta, batez ere, egundoko taberna eta jatetxe mordoa ikusiko dituzu, Donostiako pintxo zoragarriak eta gastronomia dastatzeko.

Igeldo mendiari buruzko informazio gehiago

Antiguan jateko tokiak

Auzoaren zentro neuralgikoa Matia kalea da. Bertan Antigua auzoaren eta antiguarren esentzia ezagutuko duzu. Jendez gainezka ikusiko duzu kalea: erosketak egiten ez bada, kaleko tabernaren batean zerbait hartzen. Ostegunean iluntzeko zortziak aldera azaltzen bazara, pintxopote ederra harrapatuko duzu. Aukera paregabea bertako gastronomiaz gozatzeko eta Donostiako giro tipikoan murgiltzeko..

Kalearen amaieran Benta Berri inguruan agertuko zara; bertan Sert plaza topatuko duzu. Moby Dick izeneko eskultura bat du erdi-erdian, eta terrazaz beteta dago. Hemen ere miniaturazko plazer txikiak nonahi probatu ahal izango dituzu. Baina, kontuz! Plaza honetan, asteazkenetan egiten dute pintxopotea.

Lugares que visitar en el Barrio del Antiguo de San Sebastián

Izan ere, Antigua edozer gourmeten aho-gozagarria izango da: txoko batean euskal sukaldaritzako jatetxe bat topatuko duzu, dekorazio tradizionalarekin, eta hurrengoan, berriz, abangoardiako sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe minimalista bat. Tolosako babarrunak eta tankerako euskal plater tradizionalak ez ezik, Kantauriko itsas-fruiturik onenak ere data ditzakezu Antigua aldean.

Antiguan lo egiteko tokiak

Antiguan lo egiteak atseden hartzea esan nahi du, lasaitasuna. Egunez, giro bizia izaten dute Antiguako kaleek, baina gauez baretasuna da nagusi. Hotelak, apartamentuak, ostatuak edota oporraldietan alokatzeko etxeak ere bai. Era guztietako aukerak topatuko dituzu, beraz, arazorik gabe aurkituko duzu zer bilatzen ari zaren.

Hotel baten atzetik bazabiltza, hirian balioespen handieneko establezimenduak topatuko dituzu hemen. Lau izarreko hotel batean hartu dezakezu ostatu, NH Aranzazu, Barceló Costa Vasca edo Hotel San Sebastián hoteletan, konparazio batera. Edota hiru izarreko batean: Hotel Avenida edo Codina, kasu.

Playa de Ondarreta y Monte IgUeldo

Nahiago duzu xarma bereziko hotel txikiago bat? La Galería hotela XIX. mendeko estilo frantseseko eraikin batean dago, eta alderdirik erromantikoena piztuko dizu. Eta nahiago baduzu ametsetako agertoki batean esnatu, Eceiza hotela da zuretzako ostaturik egokiena.

Alabaina, apartamentu edo ostatu batean lo egin nahiago baduzu, auzo honek hainbat aukera eskaintzen dizkizu, ondoen egokitzen zaizun egonaldia topa dezazun.

Horrez gain, ondo argitutako kaleak ditu, baita gaueko autobus-zerbitzua ere; hala, hiriaren erdialdean gaua pasatu eta, nahi duzunean, Antiguako lasaitasunera bueltatu ahal izango duzu atseden hartzera.

Playa de Ondarreta con el Monte Igeldo al fondo

Nola iritsi

Autobusez, bizikletaz, oinez edo topoz. Era guztietako aukerak dituzu Donostiako edozer txokotatik edota hiriaren kanpotik Antiguara bueltatzeko. Garraio publikoan, bizikletaz edota paseo atsegin bat emanez, aukeratu nahiago duzun modua.

Donostian bazaude, gaueko autobusak hartu ditzakezu. Urdinak eta berdeak, Dbus izena dute: erreparatu zer linea-zenbaki duten eta zer geldialdi egiten dituen. Esate baterako, Ondarretan, unibertsitateetan, Tolosa hiribidean edo Benta Berrin geldialdia duten autobusek zure helmugara eramango zaituzte

Dena dela, aholkutxo bat nahi? Aloka ezazu bizikleta bat, edota miretsi Donostiaren xarma tipi-tapa oinez! Donostiak primerako bidegorri-sarea du, hiria bizikletaz zeharka dezazun. Eta, gainera, bizikleta elektrikoak ere aukeran dituzu, Antigua batere nekatu gabe ezagutu dezazun.

Oinez ibili nahiago baduzu, berriz, espaloi zabalak eta oinezko guneak nonahi izango dituzu Antiguan, lorategiz inguratuta, paseo atsegin asko izan ditzazun.

Antiguan, Haizearen Orraziak, Ondarretak, Miramar jauregiak edota Loretopeak txundituta utziko zaituzte. Baina bertako kaleetan gordetzen den esentziak, erabat harrapatuko zaituzte. Goazen ezagutzera!

 

Ondarretako mapa 

ondarreta-mapa-zoom