Miramar Jauregia

Zinezko toki bat, bi hondartzaren artean

Miramar jauregia 1893an eraiki zuten, Maria Kristina Austriakoa erreginak eskatuta, Donostian igarotzen baitzuen uda-partea. Urgull mendia , Aiete eta beste hainbat toki aztertu ostean, erreginak toki huraxe aukeratu zuen. Hala, bertan zegoen ermita tokiz aldatu behar izan zuten. Gaur egun, Antigua auzoa zeharkatuz gero, bertako kaleetan topatuko duzu.

Jauregiari erreparatzean, Ingalaterrako nobleziaren landetxeak etorriko zaizkizu burura. Selden Womun arkitekto ingelesak diseinatua eta Jose Goikoa maisuak eraikia, urteetan Espainiako errege-etxearen eskuetan egon zen; hala, uda-parteko bizileku izaten zen, bai eta Juan Carlos I.aren ikastetxe ere.

Mugi zaitez paseo birtualean zehar, Miramar jauregiaren txoko guztiak eta lorategia ezagutzeko

Audioguía

Palacio de Miramar

Udalak Miramar jauregia erosi egin zuen 1973an, eta, harrezkero, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen egoitza bilakatu da eta Musika Hamabostaldiko kontzertuen agertoki izan da; Miramar jauregian egin dira, halaber, hamaikatxo ekitaldi publiko zein pribatu.

Senti zaitez donostiar, lorategietan barrena paseatuz

Miramar jauregiaren parean, lorategi berde-berdeak daude, lore-zentroz eta arbola txikiz apainduta, sekulako hondo ikusgarriarekin: Kontxako badia.

Horrez gain, lorategiotan bada egin dezakezun gauza bat, benetako donostiar baten moduan. Etzan belarretan eta gozatu elkarrizketa atsegin batez edota isiltasun erlaxagarriaz, itsaso urdin biziari begira-begira.

Eta, aldiz, paseatu egin nahi baduzu, bada bide bat lorategiak eta Miramar jauregia inguratzen dituena. Bertan bankuak ere topatuko dituzu, hiriaren ikuspegirik bikainenetako batez gozatzeko edota patxada ederrean eseri eta irakurtzeko.

Jardines del Palacio de Miramar de San SebastiánZeharkatu Miramar jauregiko lorategiak eta hartu atseden bertako bankuetan eserita

Chillidak hiriari emandako besarkada

Hiriko gainerako toki enblematikoetan bezalaxe, Miramar jauregiko lorategietan ere utzi zuen Eduardo Chillidak bere marka. Kontxako badiaren gaineko atalaia honetatik, artistak hiriari besarkada bat eskaini nahi izan zion.

Eta izen horixe hartzen du paraje horretan ipinitako eskulturak. Besarkada metro beteko garaiera duen estela da, Chillidak Rafael Ruiz Balerdi margolari donostiarrari eskainia. Artistak Donostia hiriari oparitu zion obra, Miramar jauregian margolariari eskainitako atzerabegirako erakusketa baten ondoren.

"El Abrazo", escultura de Eduardo ChillidaChillidaren Besarkada, Miramar jauregiaren lorategietan

La Isla de Santa Clara desde el Pico del LoroSanta Klara uhartearen ikuspegia, Loretopetik

Ezagut ezazu Loretopean ezkutatzen den sekretua

Miramar jauregiko lorategiak tontor arrokatsu batean amaitzen dira, eta bertan banatzen dira Kontxako hondartza eta Ondarretakoa. Itsasbehera denean, hondarretaraino jaits daiteke, eta hondartza batetik bestera oinez igaro.

Donostiarrek Loretope gisa ezagutzen duten toki honi buruzko sekretu bat kontatu behar dizugu. Jatorrizko izena Loretoko Andre Mariari , eskainitako ermitak eman zion. Inguru horretan egon zen 1876ra arte, eta urte horretan Antiguara eraman zuten, jauregia altxatu ahal izateko.

Zure iritzia ezagutu nahi duen tunela

Itsasoa harkaitzetaraino iristen denean, hondartza batetik bestera igarotzeko Loretopearen azpian dagoen tunel magikoa baliatu dezakegu. MiramArt oinezko igarobidea da; bertan sartzen zarenean, itsasoan bezalaxe sentituko zara.

Artelana izateaz gain, tunel adimenduna da, harekin elkarreraginean jardun ahal izango baituzu. Informazio meteorologikoa emango dizu, eta itsasoaren zein hondartzen berri ere bai. Baina, era berean, zure iritzia jakin nahiko du; hortaz, ez ahaztu inkestari erantzutea.

Aukera baduzu, zeharkatu gau-partean, argi ikusgarriak baititu

Tunel del Antiguo. MiramartAntiguako tunela, itsas motiboekin apaindua

Chillidaren omenaldi oso berezia

Tunelean sartu baino lehen, Kontxako pasealekuaren amaieran, hiriko beste bitxietako bat aurkituko duzu: penizilinaren asmatzaileari eskainitako eskultura bat. Omenaldia Flemingi da Eduardo Chillidak hiriari egindako beste opari bat. Diseinua 1955ekoa baldin bada ere –urte hartan hil zen zientzialari eskoziarra–, 1990ean zizelkatu zuen Chillidak granitoan gaur egun ikusgai dugun eskultura.

Hiriko beste hainbat tokitan ipinita egon ostean, gaur egun inguru paregabean dago: Kontxako hondartzaren gaineko begiratoki baten buruan, pasealekuaren amaieran. Tartetxo bat baldin baduzu, eseri eta disfrutatu patxada ederrean puntu horretan duzun ikuspegia.

Homenaje a Fleming, escultura de Eduardo ChillidaChillidaren Omenaldia Flemingi eskultura Kontxako begiratoki batean dago, Miramar jauregitik gertu.

Hondartzarik ezezagunena

La playa de Ondarreta con el Palacio Miramar al fondoOndarretako hondartza, barrenean Miramar jauregia dela

Tunela igaro ostean, hiru hondartzetan ezezagunena topatuko duzu: Ondarretakoa. Urre koloreko harearekin eta toldo txuri-urdinekin, hondartza honek nolabaiteko xarma vintage bat du, berezi-berezia.

Igeldo mendiaren magalean eta Santa Klara uhartea pare-parean dituela, toki paregabea da bainu eder bat hartzeko. Olatu apalak ditu, eta abenturazale amorratuek igerian joan ahal izango dute badiaren erdi-erdian dagoen uhartera.

Paseatzeko hondartza bat, bai itsasertzean, bai lorategiz inguratutako pasealeku ederrean; kirola praktikatzeko edota uretan plisti-plasta ibiltzeko. Edozer urte-sasoitan aprobetxatzeko hondartza.

Miramar jauregian, historia eta arkitektura lorategi berdeekin eta itsaso urdinarekin elkartzen dira, bestelako mundu batera eramateko. Ez ibili presaka, bisitatu txoko guzti-guztiak eta atera ikuspegi bakoitzaren argazkiak; ikusiko duzu ez direla bi berdinak.