Jauregi eta gazteluak

MIRAMAR JAUREGIA

Miramar jauregiaMiramar jauregia Kontxako badiatik ikusita

Jauregi hau errege-familiaren udako egonaldietarako egin zuten, 1887. urtetik aurrera Donostia aukeratu baitzuen errege-familiak uda igarotzeko.Bertatik dagoen ikuspegia zoragarria da: badiako bi hondartzak eta, aurrez aurre, Santa Klara uhartea ikusten dira.

Miramar jauregia “Ana erreginaren cottage ingelesa” estiloan eraiki zuten, Seldon Wornum arkitekto ingelesak zuzenduta (arkitekto hark Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko hainbat jauregi ere diseinatu zituen). Jauregia adreiluz eta hareharriz eraiki zuten, zurezko bilbadurarekin. Lorategiak Pierre Ducasse lorezain maisuak egin zituen, Aieteko jauregiko eta Gipuzkoa plazako lorategien egile berak..

Jauregiko aretoetan, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak egiten dira, eta, horrez gain ekitaldiak egiteko erabil daiteke.

Miramar Jauregiari buruz gehiago

 

MANDASKO DUKEAREN JAUREGIA

Mandasko Dukearen JauregiaMandasko Dukearen jauregiaren fatxada nagusia

Cristina Enea parkean dago, eta Cristina Enea Fundazioaren egoitza da gaur egun. Fundazio horrek ingurumen- eta iraunkortasun-balioen inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko lanetan dihardu.

1890eko jauregi honen egungo banaketa Jose Osinaldek egin zuen. Gaur egun, beheko solairuan Cristina Enea Fundazioa dago. Jauregiaren sarrera nagusitik harreragunera sartzen da. Han, zurezko eskailera handi bat dago. Bigarren solairuan, Mandasko Dukearen bulegoa izandako gela dago eta bi erakusketa-areto. Azkenik, eraikinak erakusketa ibiltarietarako galeria bat du, eraikin nagusia eta garai bateko kaperan dagoen prestakuntza-aretoa lotzen dituena, eta bisitarientzako atsedenleku bat.

 

AIETEKO JAUREGIA

Aieteko JauregiaAieteko jauregiaren alboko eta atzeko fatxadak

Bailengo duke-dukesek aginduta eraiki zen 1878an. Kutsu neoklasikoa du eta Adolfo Ombrecht arkitekto frantsesak egin zuela esaten da. Urte askoan erregezkoen eta nobleziako kideen egoitza izan da.

Lehen solairuan, garai batean logelen eremua zenean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko bulegoak daude. Azkenik, bigarren solairu edo teilatupean, kultur etxeko lantegiak ematen dira. Garai batean, solairu hori mirabeen eremua zen eta bertan zeuden komunak ere.

 

MOTA GAZTELUA

Mota gazteluaMota gaztelua airetik (argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Urgull mendia Donostiako erdialdean dagoen enklabe naturala da, itsasoaren eta hiriaren gaineko talaia.

Donostiarrek beren historia luzean jasan dituzten gerra-gorabeheren lekuko da, eta gaur egunera arte iraun duen bidez eta gotorlekuz osatutako egitura du. Gotorleku horien artean, Mota Gaztelua nabarmendu behar da.

Nafarroako errege Antso Handiaren garaian, lehen defentsa-talaia eta Donostiako hasierako harresia egin zituzten, 1150. urtearen inguruan. Jatorrizkoa harkaitz gaineko lau angeluko gaztelua zen; lau dorre handi zituen angeluetan eta, hondoan, omenaldi-dorrea. Geroago, aldaketa ugari egin zizkioten, Urgull mendiko ondare multzoa osatzen duten gainerako gotorlekuei bezalaxe.

 

X