Informazio praktikoa

Donostia hiri ertain kosmopolita da (186.700 biztanle). Aipagarriak dira bertako gastronomia, saria lortu duten hiri-hondartzak eta eraikinak, Pariskoetan inspiratuta eraikitakoak. Den-dena eduki nahi duten bisitari zorrotzei harrera egiteko prest dago hiria: kalitatezko zerbitzuak, espazio bereziak, esperientzia paregabeak eta aisialdi-kultura eskaintza zabala.

Moneda

Moneta
Euroa, Europar Batasun osoan komuna den dibisa.

Clima

Klima
Klima epela, tenperatura epelak, hezetasun handia, sarri lainotuta egon ohi da eta euriak urte osoan banaketa erregularra du.

Zona horaria

Ordu-zona
GMT + 1 (Paris).

Red eléctrica

Sare elektrikoa
Donostian, ohiko tentsioa 230 V-koa da. Maiztasuna, berriz, 50 Hz-koa. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira.

Osasun laguntza

Osasun-laguntza
Hospital Donostia eta Policlinica Gipuzkoa - Grupo Quirón Salud

Agua

Ura
Txorrotako ura edatekoa da, oso kalitate onekoa.

Teléfono

Telefonoa, mugikorraren erabilera
Ez da roamingari lotutako kargurik Europar Batasunean. Estatu-kide bateko SIM txartela dutenek inolako gehigarririk ordaindu gabe erabil dezakete telefonoa beste estatu-kide batera deiak egiteko eta SMS mezuak bidaltzeko. Horiez gain, Internet mugikorreko konexioa ere izango dute.

Wifi

Wifi
irekia bileretarako espazio eta leku gehienetan. Kanpoan, erabilgarri dago lorategi, pasealeku, parke, azoka, plaza, autobus-geltoki eta abarretan. (Udal-zerbitzuko doako WiFia duten lekuen mapa).

Banco

Bankuak eta eskudirua
180 banku-bulego baino gehiago zabalik astelehenetik ostiralera, goizez. Kutxazain automatikoen sare zabalak 24 ordutan erabilgarri, edozein unetan eskudirua izateko.

Taxis

Taxis
Taxiek ematen dute bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera, baina aurrez galdetzea komeni da ea zerbitzu hori eskaintzen ote duten.

Impuesto

Turismo-zergarik
Ez dago turismo-zergarik.

X