Lege-oharra

1. Webgune honen jabearen nortasuna

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

  • Izen soziala: San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.A
  • IFK zenb.: A-20188884
  • Helbidea: Boulevard 8. 20003 Donostia-San Sebastián. Gipuzkoa.
  • Telefonoa: 943 48 11 66
  • Faxa: 943 48 11 72
  • Helbide elektronikoa: sansebastianturismo@donostia.eus
  • Gipuzkoako Merkatal Erregistroa: T 1479, F:81, H: SS-9471

2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web-orria erabiltzerakoan, atariak "Erabiltzaile" izaera esleituko dio sartu denari eta www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.

Zentzu horretan, "Erabiltzaile" gisa joko da, www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua

Erabilera-baldintza orokor hauek, www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  1. www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunera sartzea, hasiera batean behintzat, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
  2. Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar.
  3. Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
  4. Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ari.
  5. Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
  6. www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izangatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ari berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.A ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek eginikoen arduradun Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.A www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.

4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena

  1. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak ez du www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
  2. Donotia Kulturak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.
  3. Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
  4. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.
  5. www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
  6. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.

5. Iraupena eta aldaketa

  1. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
  2. Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.

6. Datu pertsonalen babesa

Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, www.sansebastianturismo.com, www.sansebastiancongress.com eta www.sansebastianturismo.info web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu; San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren helbidea Boulevard 8, 20003, Donostia, Gipuzkoa, da eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) behar bezala du izena emana.

Zure datu pertsonalak, datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa aurkitzen den orrietan azaldutako helburuekin erabiliko dira. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte.

Halaber, DBLOari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako gutun ziurtatua edo jaso dela egiaztatuko duen baliokidea bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera: Boulevard 8, P.K. 20003 Donostia - San Sebastián, Gipuzkoa.

Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak ezin izatea zure eskaera artatu.

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak ez ditu bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz.

Erabiltzaileak bermatzen du San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ari eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ari edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da.

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 8 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela.

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta Erabiltzaileak bertan izango du San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da.

Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.

7. Kukien Politika

Gure webguneak kukiak erabiltzen ditu, zure nabigazio ohituren analisiaren bitartez, erabiltzaile zaren horren esperientzia hobetzeko. Europar Batasunaren 2000/31/EE eta 98/27/EE zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikoari txertatzen dizkion uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, aditzera emango dizugu kukiak zer diren, gure webgunean zein erabiltzen ditugun eta nola ezaba ditzakezun, eta horiek erabiltzeko baimena eskatuko dizugu.

7.1. INFORMAZIOA

Zer dira kukiak?

Nabigatzailearen bitartez (Internet Explorer, Firefox, Chrome, Safari…) edo Flash aplikazio baten bitartez deskargatu eta zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan instalatzen diren testu eta zenbaki fitxategi txikiak dira.

Kukiei esker webguneek “gogoratu” egingo zaituzte, bai bisita batean bai zenbait bisitatan, eta zure lehenespenei buruzko informazioa biltegiratuko dute, zuri esperientzia pertsonalizatua, errazagoa eta bizkorragoa eskaintzeko. Kukia instalatu duen zerbitzariak bakarrik irakurri ahal izango du haren edukia. Eduki hori, gainera, anonimoa izango da.

Zure disko gogorrean instalatu arren, testua edo zenbakiak besterik ez direnez, ez dira gauza beren kabuz zure ordenagailuko informazio pertsonala atzitzeko, ezta birusik transmititzeko ere; nabigazioaren arrastoari jarraitzen diote, besterik gabe.

Ondoren, egun dauden kukien sailkapenen berri emango dizugu:

KUKIAK, AKTIBATUTA IRAUTEN DUTEN DENBORA EPEAREN ARABERA
SAIOKO KUKIAK Erabiltzailea web orri batean sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako kukiak dira. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua egiteko behin bakarrik gordetzea besterik interesatzen ez den informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira.
KUKI IRAUNKORRAK Mota honetako kukien kasuan, datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute eta kukiaren arduradunak definitutako aldian atzi eta trata daitezke datu horiek. Aldi hori minutu gutxi batzuetatik zenbait urte artekoa izan daiteke.
KUKIAK, KUDEATZEN DITUEN ERAKUNDEAREN ARABERA
NORBERAREN KUKIAK Web orriaren arduradunak sortutakoak dira.
HIRUGARRENEN KUKIAK Beste erakunde batzuek sortu eta kudeatzen dituztenak dira, hala nola publizitate, pertsonalizazio edo analisi zerbitzuak egiten dituztenek. Hirugarren horiek datu anonimoak eman diezazkigukete.
KUKIAK, XEDEAREN ARABERA
KUKI TEKNIKOAK Kuki hauek erabiltzaileari aukera ematen diote web orri, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko eta web orriak eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskabide bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bateko erosketa prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak hedatzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
PERTSONALIZAZIO KUKIAK Kuki hauek erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin sartzeko; ezaugarri horiek erabiltzailearen terminalean definitzen dira hainbat irizpideren arabera. Adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa eta abar.
ANALISI KUKIAK Kuki hauek aukera ematen diote arduradunari haiekin lotutako webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena egiteko eta analizatzeko. Kuki mota honen bidez bildutako informazioa erabiltzen da webguneen, aplikazioen edo plataformen jarduera neurtzeko, gune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio profila egiteko eta, hartara, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabileraren datuen analisiaren arabera, hobekuntzak sartzeko.
PUBLIZITATE KUKIAK MARKETINA Editoreak eskatutako zerbitzua egiteko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen duten kukiak dira. Editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta egiten da.
PORTAERA PUBLIZITATEKO KUKIAK MARKETINA Editoreak eskatutako zerbitzua egiteko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen duten kukiak dira. Kuki hauek erabiltzaileen portaeraren informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio ohituren behaketa jarraituaren bitartez lortua. Horri esker profil espezifikoa gara daiteke, publizitatea horren arabera erakusteko.

Ondoren www.sansebastianturismo.com, www.sansebastianturismo.info, www.sansebastiancongress.com, www.sansebastianholidays.com, guneetan erabiltzen ditugun funtzioak, kuki motak eta horien xedea definituko ditugu:

NORBERAREN KUKIA
Erabiltzaileak gure Kukien Politika onartzen duenean kuki bat instalatzen duen tresna bat erabiltzen dugu, berriz bisitatzen bagaitu ados dagoela gogoratzeko. Erabiltzaileak kuki hori desinstalatu nahi badu, kukiak desaktibatzeko atalean adierazten diogu nola egin dezakeen.

NORBERAREN KUKIA - HIZKUNTZA HAUTATZEA
Hizkuntza lehenesteko kuki bat instalatzen duen tresna bat erabiltzen dugu. Kuki hori erabiltzen dugu erabiltzaileak gure orrian zein hizkuntzarekin nabigatu nahi duen gogoratzeko.

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE ANALITYCS. ESTATISTIKA.
Google Analytics portaera analizatzeko tresna bat da. Erabiltzaileak gure webgunea bisitatzen duenean abian jartzen da, webgunea osatzen duten orrietan egiten duen erabileraren parametroak beha ditzagun. Horrek aukera ematen digu gure bisitariei gehien interesatzen zaizkien erabilerak zein diren jakiteko eta, modu horretan, webgunearen edukiak hobe ditzakegu. Tresna hori erabiltzen dugu, halaber, birmarketina bezalako display publizitatearen funtzioak eta erabiltzaileen datu demografikoak erabiltzeko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan 1, 2, 3.

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE.
Googleren tresnak erabiltzen ditugu, erabiltzaileak gure webgunea bisitatzen duenean Googleren domeinutik gure orriaren bitartez zuzenean kukiak instalatzen dituztenak. Tresna horiek ez digute bisitariari buruzko datu pertsonalik ematen. Zerbitzu horiek hainbat motatako kukiak instala ditzakete: nabigazio lehentasunenak, segurtasunekoak, prozesuetakoak, publizitatekoak, pertsonalizaziokoak, saio egoerakoak, analitikoak, geolokalizaziokoak eta hizkuntza lehentasunekoak. Kuki horiek Googleren mapa interaktiboa erabiltzean ere deskargatzen dira, gure webgunean iragartzen ditugun enpresa eta zerbitzuen kokapena ezagutzera emateko erabiltzen dugunean.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. PIXEL MATHTAG.COM. PUBLIZITATEA
Kuki hau jarraipenekoa eta birmarketinekoa da. Informazioa publizitate xedeekin biltzeko erabiltzen da, zehazki, publizitate grafikoko kanpainen jarraipen anonimoa egiteko eta datuak modu anonimoan biltzeko. Datu bilketa horrek herrialde/hizkuntza konbinazioa du ardatz, bilatu den produktuarekin batera, iragarkia eduki egokiarekin eta hizkuntza zuzenarekin bistaratzeko kanpoko webgune batean.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. HOTJAR. ANALITIKOA
HotJar webgune honen erabilera analizatzeko erabiltzen den aplikazio pakete bat da. HotJar-ek webgunearen erabilerari buruzko informazio estatistikoa sortzen du, erabiltzaileen ordenagailuetan biltegiratzen diren kukien bidez. Bisitarien lineako portaeraren eta atzeraelikaduraren berri ematen du. Gure webgunearen inguruan sortutako informazioa webgunearen erabilerari buruzko txostenak sortzeko erabiltzen da, gure web orriaren online marketina kudeatzeko. HotJar-ek informazio hori biltegiratu eta erabiliko du.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. MIXPANEL. ANALITIKOA
Mixpanel analisi plataforma erabiltzen dugu erabiltzaileak nola portatzen diren analizatzeko. Plataforma horrek denbora errealean egiten du datuen analisia.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. ADDTHIS.
AddThis tresna erabiltzen dugu gure edukia sare sozialetan partekatzeko. AddThis kukiak edukia partekatu ahal izateko gaitzeko erabiltzen dira. AddThis-ek informazioa ematen digu webguneko edukia nola partekatzen den ikusteko. Kukiek laguntzen dute erabiltzaile bat modu bakarrean identifikatzen (ez pertsonalki, helbideari dagokionez baizik). AddThis-ek nabigazio datuak erabiltzen ditu gure bisitariek gure webguneak beren lagunekin partekatzen dituzten jakinarazteko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. VIMEO
Vimeo lineako bideoak eta komunitatearenak bere webgunearen bitartez (vimeo.com) partekatzeko plataforma da. Erabiltzaileak gure webguneetan kapsulatutako Vimeoren edukia ikusten duenean, Vimeok bere domeinutik deskargatzen diren kukiak instalatzen ditu. Vimeok ez digu kuki horiei buruzko informaziorik ematen. Vimeo erabiltzen dugu erabiltzaileak gure hiriaren eta ingurunearen bideo turistikoak ikusteko aukera izan dezan.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan. Vimeok instalatzen dituen kukien zerrenda ikusteko, erabiltzaileak esteka honetara jo dezake.

HIRUGARRENEN KUKIAK. YOUTUBE
YouTube Googleren plataforma da. Horren bitartez, hainbat kuki instalatzen ditu YouTuberen bideo bat duen edozein orritan. Kuki horiek YouTuberen erabiltzaile kopurua eta horien portaera neur dezakete, haiek gure webguneetara egiten dituzten bisitak Google kontuarekin lotzen dituen informazioa ere barne dela. YouTube erabiltzen dugu erabiltzaileak gure hiriaren eta ingurunearen bideo turistikoak ikusteko aukera izan dezan.
Informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan 1 eta 2.

DOUBLECLICK. PORTAERA PUBLIZITATEA
Googleren DoubleClick produktuek iragarkien kudeaketa eta argitalpena eskaintzen dute. DoubleClick gure publizitate digitala administratzeko eta birmarketina egiteko erabiltzen dugun Googleren tresna da. DoubleClick-ek kukiak erabiltzen ditu erabiltzaileari haren nabigazio historian eta interesetan oinarritutako iragarkiak erakusteko. DoubleClick-ek tresna hori erabiltzen du lineako publizitatea erosi, sortu edo saltzen duten enpresei soluzioak emateko.
DoubleClick-ek editoreei eta hirugarren iragarleei saldu eta erosten die informazio hori. Horregatik, birmarketin enpresen kukiak deskargatzen dira eta erabilera bakoitzean aldatu egin daitezke enpresa eta kuki horiek.
Marketin enpresa batzuen zerrenda aurki daiteke esteka honetan.
Informazio gehiago lor daiteke 1 eta 2.

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE TAG MANAGER
Google Tag Manager etiketak administratzeko sistema bat da; hirugarrenei aukera ematen die webguneei funtzionaltasuna, bideo edukia eta aplikazio mugikorrak gehitzeko. Soluzio horien artean daude web analisia, kanpainaren analisia, audientzien neurketa eta pertsonalizazioa. Sistemak aukera ematen du erraz eta bizkor eguneratzeko webgune baten edo horren aplikazio mugikorren etiketak eta kode zatiak, hala nola trafikoa analizatzera eta marketin kanpainak optimizatzera bideratuta daudenak. Etiketa pertsonalizatuak gehitu eta eguneratu daitezke, hirugarrenenak edo hauenak: AdWords, Google Analytics, FirebaseAnalytics eta Floodlight, Facebook Ads, Twitter Ads, HotJar. Online marketineko eta berrituratzeko tresnen bihurketa kodeak kudeatzeko erabiltzen da. Berrituratzea marketin digitaleko teknika bat da; bere helburua da aldez aurretik marka jakin batekin elkarreragina izan duten erabiltzaileei jarraipena egitea, interesgarriak iruditu zaizkien produktuak eskaintzeko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. GOOGLE ADWORDS CONVERSION. PUBLIZITATEA
Googlen nabarmendutako publizitate iragarkietan gure webgunea sustatzeko erabiltzen dugun aplikazioa da. Googlek, tresna honekin, lortutako bisiten informazioa, erabiltzaileak gure orrietan zeharreko nabigazioan izandako portaerari buruzko bihurketa datuak eta birmarketin datuak ematen dizkigu, erabiltzaileen nabigazioaren bitartez lortutako datuekin gure produktu edo zerbitzu onenak eskaintzeko. Jakinarazten dizugu Google Adwords-ek eta Google Analytics-ek normalean datuak estekatu egiten dituztela informazio zehatzago hori lortzeko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

GOOGLE DYNAMIC REMARKETING. PORTAERA PUBLIZITATEA
Birmarketin dinamikoa erabiltzen dugu webgunearen bisitariei egokitutako iragarkiak erakusteko. Birmarketinak aukera ematen du lehenago webgunea bisitatu duten pertsonei iragarkiak erakusteko. Aukera ematen du bisitariei lehenago webgunean ikusi dituzten produktuak eta zerbitzuak dituzten iragarkiak erakusteko, audientziari egokitutako mezuekin.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

FACEBOOK CUSTOM AUDIENCE. PUBLIZITATEA
Facebook Custom Audience erabiltzaile espezifikoen zerrendak sortzeko balio duen tresna da, Facebookeko iragarki eta post babestuak xede talde bati erakuts dakizkion. Jendeari aukera ematen dio klik gutxi batzuekin eta edozein gailutatik albiste buletin baten harpidedun egiteko, aurrekontu bat edo demostrazio bat eskatzeko. Inprimakiak pertsonalizatzen ditu marketina egiteko informazio garrantzitsua lortzeko. Galdera irekiak edo hainbat erantzun aukera dituztenak formulatzen ditu. Tresna hau erabiltzen dugu web orria bisitatu duten erabiltzaileei iragarki kanpainak egiteko, nabigazioan erakutsi dituzten interesen eta portaeraren arabera. Horrela, webgunea bisitatu duen jendearen zerrendak edo joan-etorrien erreserba inprimaki bat betetzeko kanpainak sortzen ditugu. Tresna honekin Facebook Ads-en kanpainak zuzen daitezke.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. FACEBOOK CONNECT. BITARTEKO SOZIALAK
Facebook Connect-ek aukera ematen die erabiltzaileei Facebookeko nortasuna edozein webgunerekin konektatzeko. Facebook Connect-ek aukera ematen du Facebookeko erabiltzaile datuak Facebooketik kanpo eskuratzeko. Tresna hau erabiltzen dugu konektatzeko eta marketina eta sustapenak egiteko. Horrek gure web orria Facebooken sustatzen laguntzen digu.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

HIRUGARRENEN KUKIAK. FACEBOOK BUSINESS
Facebook Business tresna erabiltzen dugu publiko segmentatua erakartzeko. Aldez aurretik elkarreragina izan duten pertsona horiengana berriz zuzentzeko modu bat Facebooken pixela erabiltzea da, webgunetik abiatuta publiko pertsonalizatua sortzeko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan 1, 2.

HIRUGARRENEN KUKIAK. FACEBOOK SOCIAL GRAPH
Bilaketa tresna honek erabiltzaileen informazioa bildu eta gustuen, argazkien, lekuen eta interesen arabera taldekatuko du. Bilatzaile honek aukera emango dio erabiltzaileari bere konexioen informazioaren bitartez bilaketa zehatzagoak egiteko. Emaitzak ez dira berdinak mundu guztiarentzat; aitzitik, besteek zurekin partekatu dutenaren araberakoak dira. Erabiltzaileari bere jardueraren araberako emaitzak eskaintzeko erabiltzen dugu.
Informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

7.2. SARE SOZIALAK

Gure webguneekin interakzioan dauden sare sozialek kukiak erabiltzen dituzte beren botoietan partekatzeko. Ez dugu inongo esku hartzerik, kontrolik edo emaitza txostenik; sare sozial bakoitzari dagokio horien erantzukizuna. Erabiltzaile bat sare sozial baten zerbitzu kredentzialdun batean erregistratzen denean, baimena ematen dio sare sozialari bere nortasuna gogoratzen duen eta iraungi arte zerbitzuetarako sarbidea bermatzen dion kuki iraunkor bat gordetzeko.
Erabiltzaileak kuki hori ezaba dezake eta sare sozialen bidezko zerbitzuetarako sarbidea ezeztatu, zehazten duen sare sozialean bere lehenespenak eguneratuta.
Informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan: Facebook social - Facebook  - Twitter - LinkedinGoogle+Pinterest - InstagramTripAdvisor - Flickr - Youtube.

7.3. KUKIEN XEHETASUNA

Erabiltzaileak xehetasun handiagoarekin ezagutu nahi baditu gure webguneetan sartzen ditugun kukiak, bakoitzaren izena, kargatzen duen domeinua, iraungitze data, mota eta xedea jasotzen dituen analisia erantsi dugu.

7.4. BAIMENA

Kukiak zure ordenagailuan instalatu ahal izateko zure baimena izan behar dugu. Baimena espresuki lor daiteke edo, bestela, informatu ondoren, erabiltzaileak gure webguneak bisitatzen jarraitzea erabakitzen badu, kukiak instalatzeko baimena eman duela ulertuko dugu.

7.5. BAIMENA EZEZTATZEA

Aurrerago erabiltzaileak baimena ezeztatzea erabakitzen badu, nahikoa izango da “Kukiak” botoia sakatzea, “Informazio gehiago” atalera joatea eta nabigatzailea kukiak baztertzeko konfiguratzea. Erabiltzaileak historia ere ezabatu egin beharko du ordu arte instalatutakoak ezabatzeko.

7.6. KUKIAK DESAKTIBATZEA

Edozein arrazoirengatik erabiltzaileak erabakitzen badu ez duela nahi bere ordenagailuan kukiak instalatzerik, bere nabigatzailea konfiguratu beharko du.

MICROSOFT EDO APPLE SISTEMA ERAGILEETAN KUKIAK DESAKTIBATZEA

Ondoren, nabigatzaile erabilienetan kukiak desaktibatzeko behar den informazioa biltzen duten estekak emango ditugu:

Internet Explorer Informazio gehiago.
Firefox Informazio gehiago.
Chrome Informazio gehiago.
Opera Informazio gehiago.
Safari Informazio gehiago.

ANDROID ETA IOS SISTEMA ERAGILEETAN KUKIAK DESAKTIBATZEA

Ondoren, nabigatzaile erabilienetan kukiak desaktibatzeko behar den informazioa biltzen duten estekak emango ditugu:

Arakatzailea ANDROIDIPHONE ETA IPAD

Firefox Informazio gehiago. Informazio gehiago.
Chrome Informazio gehiago. Informazio gehiago.
Opera Informazio gehiago. Informazio gehiago.
Safari Informazio gehiago.

7.7. GOOGLE ANALYTICS-EN KUKIAK DESGAITZEA

Gure webguneen bisitariek aukera izan dezaten Google Analytics-ek beren datuak erabiltzea eragozteko, Nabigatzaileetan Google Analytics Desgaitzeko Osagarria instala dezakete. Osagarri horren instalazioari eta desinstalazioari buruzko informazio gehiago aurki daiteke esteka honetan.

Modu pribatuan nabigatzeko aukera ere badago. Modu horrek aukera ematen du orrietan zehar modu anonimoan nabigatzeko. Ondoren, nabigatzaile nagusien ezkutuko modua aktibatzeko estekak adieraziko ditugu:

Arakatzailea Modua Esteka

Explorer InPrivate Informazio gehiago.
Firefox Nabigazio pribatua Informazio gehiago.
Chrome Ezkutuko modua Informazio gehiago.
Safari Nabigazio pribatua Informazio gehiago.
Opera Nabigazio pribatua Informazio gehiago.

Estekak:Erabiltzailea gure webguneetatik kanpoko albiste edo bideoekin estekatzen denean, estekatutako orriak beste kuki batzuk eduki ditzake. Beraz, erabiltzaileak haien kukien politika bisitatu beharko du konfigurazioa doitzeko, ez baitute inongo zerikusirik gurekin.

Erabiltzaileak hirugarrenen kukiek sortutako publizitatea ezabatu nahi badu, iragarkiak blokeatuko dituen Adblock, bezalako plugin bat instala dezake bere nabigatzailean.

Nabigatzaileari Ghostery hedapena ere aplika diezaioke, eta banan-banan blokeatu interesatzen ez zaizkion kukiak, pluginak eta widgetak.

Nolanahi ere, aldian behin ordenagailuaren nabigazio historia eta kukiak garbitzea gomendatzen dugu.

Kukiei buruzko informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan: 1. esteka, 2. esteka.

Azkenik, erabiltzaileak Adobe Flash Player-ek instalatutako kukiak kudea ditzake Adoberen webgunetik.

Hirugarrenen kukiak kudeatzen dituzten erakundeek haiek aldatu, inplementatu edo baliogabetu egin ditzakete guri jakinarazi gabe. Hortaz, ezin dugu geure gain hartu informazioa une oro ezin hobeto eguneratuta egotearen erantzukizuna. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileari informazio zerbitzu hobea eskaintzeko, erakunde horien kukien politika eta pribatutasun politika estekatu egin ditugu, nahi duenean haien bertsiorik eguneratuena kontsultatzeko aukera izan dezan. Geure aldetik aldian behin berrikusiko ditugu gure testuak eguneratzeko.

Kukien politika aldatu egin dezake domeinuaren titularrak. Beraz, gure webguneetan sartzen den bakoitzean irakurtzea gomendatzen dugu.

8. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Aren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.Ak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.