Blogean idatzi nahi duzu?

Izena eman nahi dut!Ba al duzu kontatzeko ezer interesgarririk…? Hauxe da zure aukera! Gure webguneak urtero 2 milioi bisita baino gehiago izaten ditu eta sare sozialetako gure kanaletan 45.000 jarraitzailetik gora ditugu... Partekatu zure esperientzia eta milioika bisitaritara iritsiko da!

Kategoriak/Gaiak

  • Donosti Feeling
  • Jan eta edan
  • Kultura
  • Kirola
  • Geurea
  • Txangoak

Profil fitxa

Gure kolaboratzaileek profil fitxa bat izango duzue, 4-5 lerroko biografia laburrarekin, eta zuen blog edo sare sozialetara estekarekin (aukerazkoa)

Nola idatzi behar dut posta?

Postak testu- edo bideo-formatua izan dezake.

BIDEO FORMATUKO POSTA

VideoPostak ikuspegi pertsonala jasotzen duen 4-5 lerroko (gutxienez) sarrerako testua eta bideo batera edo gehiagotara (ahal bada, laburrak) estekak izan behar ditu.

TESTU FORMATUKO POSTA

TextoJarraian, nola idatzi behar duzun azalduko dizugu: tonua, egitura eta baldintzak.

TONUA

Lehen pertsonan idaztea gomendatzen dugu. Hizkerak  freskoa, informala, arina, gertukoa… izan behar du.

Pantallazos del blog

EGITURA

Izenburua (1-2 lerro).
Horixe da postaren erakargune nagusia: sortzailea izan behar du, arreta erakartzeko modukoa…

Goiburuko irudia
Sarrera/lead-a/teaser-a (1-3 lerro). Bigarren erakargune garrantzitsuena. Kontatu behar duguna labur-labur azalduko dugu, modu erakargarrian eta iradokitzailean, irakurtzen jarraitzeko gogoa sortzeko.

Gorputza

Paragrafo bakoitzeko 1 irudi

Post-ek ez lukete luzeegiak izan beharko.

Itxiera

Amaiera / partaidetza edo post-ean iruzkinak egitea bultzatzeko galderak.

 

BALDINTZAK

Post-ak inoiz ezingo du establezimendu jakin bateko publizitatea izan. Establezimenduak ezagutarazteko eta aipatzeko aukera izango da, baina testuinguru zabalagoan, irakurlearentzako interesgarria den edukiarekin.

Adibidez: ezin dugu denda jakin bati buruzko posta idatzi, baina Donostian erosketak nola egin eta Donostiako merkataritzaren berezitasunak azal ditzakegu… eta, ondoren, saltoki batzuk gomendatzen dituen ibilbidea iradoki dezakegu.

- Post-ak originala izan behar du. Bisitariarentzat interesgarria izan daitekeela uste dugulako beste blog batean argitaratutako post-a partekatu nahi badugu, lehenengo Donostia Turismoa & Convention Bureaurekin egiaztatu beharko dugu. Egokitzat joz gero, egileak jatorrizko testua duen sarrera (gutxienez 15 lerro eta irudi bat) idatzi eta kanpoko post horretara joateko esteka gehitu ahal izango du.

- Donostia Turismoa & Convention Bureauk gramatikari, estiloari eta luzerari dagokienez koherentzia mantendu ahal izateko post-ak editatu ahal izango ditu. Aldaketak izanez gero, argitaratu aurretik, egilearekin batera adostu beharko da.

- Donostia Turismoa & Convention Bureauk argitaratuko dituen post-ak hautatzeko eskubidea izango du erreserbatuta..


Interesatzen zait!

Gure blogeko kolaboratzaile izateko interesa baduzu, formulario hau bete dezakezu:

 
{formulario:body}
Por favor, introduce un email válido
Por favor, introduce un teléfono
Balioztatzea (*)
Entrada no válida

Ley de Protección de Datos de Carácter Personal

Los datos personales proporcionados mediante formulario en la página Web de San Sebastián Convention Bureau serán tratados por dicha entidad conforme a la normativa de Protección de Datos de Carácter Personal (Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre).

El usuario autoriza el tratamiento de los datos facilitados y su incorporación en ficheros automatizados propiedad de San Sebastián Convention Bureau. La finalidad de estos ficheros es la gestión de los usuarios para el envío de newsletter y comunicaciones de San Sebastián Convention Bureau.

El usuario acepta que sus datos puedan ser cedidos para poder prestar los servicios corporativos con finalidades estrictamente de información empresarial y podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición y/o cancelación de sus datos, dirigiéndose a San Sebastián Turismo S.A. (Boulevard 8. 20003 Donostia / San Sebastián. Gipuzkoa.) o por escrito a (sansebastianturismo@donostia.eus)