Donostiarron bloga
Gure blogaren bidez, Donostia esperimentatu nahi duten pertsona guztiei beren iritzia emateko aukera eskaini nahi diegu, haien ikuspegi pertsonaletik toki autentikoak, ezezagunak, alternatiboak... erakutsita esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Guztion artean, hirian barneratzea eta Donostiaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu!
Donostia Turismoaren Bloga
Sanferminak!
Uztailaren 6tik 14ra, Iruñean, Donostiatik ordubetera, San Fermin jaiak ospatzen dira; “sanferminak” esanda ezagutzen dira. Kontzertuak, konpartsak, dantzaldiak, erraldoiak... sekulako giroa!
- 2022 Uzt 04
Donostia LGTBI, bere garairako aurreratuta beti
LGTBI-ren gaia hiri garapenaren eta modernitatearen termometro bihurtu da, eta hiri bakar batek ere ez du atzean geratu nahi. Hiri askok ahalegin instituzionala egiten dute LGTBI komunitatearentzat erakargarriak izan nahian. Baina Donostiak jariatzen dituen LGTBI inklusio eta dibertsitatea ez dira kasualitatea izan, ezta nahita bilatuak ere; aitzitik, hiri kosmopolita, multikultural, ireki eta abegikor baten emaitza ebolutibo eta naturala da, duela zenbait hamarkadatatik oso nabarmena.
- 2022 Eka 28
- Jokin Egaña
Ekainaren 18an, Zurriolako hondartzan, Longboard Klasikoa eta giro ona izango ditugu protagonista!
Hawaii, Donostiako surf denda ezagunak, Single Fin Classic -aren 7. edizioa ospatuko du ekainaren 18an, larunbata, Zurriolako hondartzan eta urtero moduan, longboard klasikoaz gain, giro ona izango ditu protagonista!
- 2022 Mai 23
Donostia eta Surfrider: gure kostaldea elkarrekin zaintzen
Surfrider Espainian, Donostia Turismoarekin batera, oso pozik gaude 2022an hiritarrentzako hiru zientzia-jarduera antolatuko ditugulako, itsasoko zaborraren arazoaz kontzientziatzeko eta Donostian turismo arduratsua sustatzeko.
- 2022 Mai 20
- Hugo
Korrikak aurten Donostian du helmuga!
Badator Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia!
- 2022 Mar 24
Euskararen Erronka: Basque Challenge 2
Euskara izan da beti Donostiako hizkuntza eta horren adierazgarri dira hainbat hitz, esamolde eta herritar ospetsu. Ezagutzen al dituzu? Donostiaren eta euskal kulturaren arteko harremanaz zenbat dakizun neurtu nahi?
Ausartzen al zara?
- 2022 Mar 01
Biarritzera ihesaldi zoragarria zuzeneko autobusean
Urteak generamatzan une honen zain; horregatik, uda honetan Donostia-Biarritz zueneko autobusa martxan jartzeko asmoa zutela entzun genuenean, pozaren pozez saltoka hasi ginen.
- 2021 Uzt 21
- Sisters and the City
“Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira” erakusketa Donostiara iritsi da
- 2021 Eka 24
- DonosTeaser
Estropua, gure marinel-tradizioan oinarrizkoa eta ezezaguna den pieza
Donostian ez diogu itsasoari Kontxako badia paregabea ikusi nahi dugunean bakarrik begiratzen. Itsasoa dibertsio- eta edertasun-elementu bihurtu baino askoz ere lehenago, XVI. mende inguruan, euskal arrantzale indartsuak, gaur egun morrosko deitzen diegun haiek, Atlantiko basatira ateratzen ziren baleak arrantzatzera ontzi batean sartuta. Ontzi horrek gaur egun arteko bilakaera izan du eta traineru deitzen diogun hori bihurtu da.
- 2021 Mar 05
Besarkada argitsua
Zalantzarik gabe, Eguberri hauek ezberdinak izango dira Donostian. Baina horrek ez du esan nahi Eguberriez gozatu ezingo dugunik; gainera, baliteke aurtengoak ederragoak eta bereziagoak izatea.
- 2020 Abe 15
Slow Fishing-a: ez egon gure kostaldeari begira; barneratu bertan, eta ezagutu eta senti ezazu
Ezagutu Kantauri itsasoaren gure zatitxoak ezkutuan dituen sekretu guztiak iluntzean, arrantza jasangarria eginez, eta amaitu eguna uhartearen atzean, ilunabarra itsasotik ikusi ahal izateko eguzkia jaitsi arte zain egonda. Horiei guztiei esker, Donostian itsasontziz egiten diren irteerak oroimenerako arratsalde bikain bihurtzen dira.
- 2020 Uzt 17
Ongi etorri Egiara: Soho donostiarra?
Duela urtebete etorri nintzen Egiara bizitzera… eta kriston pila gustatzen zait nire auzo berria!! Horregatik animatu nahi zaituztet ezagutzera… Egia nortasun handiko auzoa da, euskalduna, eta beti nabarmendu izan da bere eszena musikal, kultural eta artistikoagatik. Askotan alderatu izan da Greenwhich Village edo Sohorekin (bertsio donostiarrean eta eskala txikian, noski! ;)), bertako artista eta talde kultural ugari biltzen dituelako.
- 2020 Mar 05
- DonosTeaser
Antigua, auzo magikoa!
Antigua auzokoek, “antiguotarrak” garela diogu “donostiarrak” baino lehen; izan ere, hiriko auzo zaharrena eta magikoena da eta bere nortasuna du, denetik izateaz gain!
- 2020 Mar 05
GROS, modako auzoa!
Kaixo neska-mutilak! Gaur Grosi buruz hitz egingo dizuet. Azken urteotan modako auzo bihurtu da eta etengabe hazten ari da. Nola ez zaie ba denei gustatuko osagai horiekin!
- 2020 Mar 05
Amara, auzo lasaia, erdigunetik oso gertu!
Ostatu ekonomikoagoa nahi duzu, erdigunetik gertu-gertu, eremu lasaian eta ez oso turistikoan? Gertura zaitez nire auzora, Amarara!
- 2020 Mar 05
- Poxpolina
Gu
Nor zaitugu? galdetu diot Sheilari. Ez du ulertu ordea. “Nor zara?” ikasi omen du euskara-ingelesa liburuxka turistiko batean eta zaitugu-k zer esan nahi duen, zer den, ulertarazi beharrean aurkitu dut nire burua...
- 2020 Mar 03