Txakolina

Getariako txakolinaTxakolinaren lurrak Getarian

MAHATSA

Txakolina, aldiz, kostaldeko bi herritan egiten da batez ere, Getarian eta Zarautzen. Bietan ere Getariako Txakolina jatorri-deiturakotxakolina egiten dute. Ardo zuri, gazte eta fruta-usainekoa da, graduazio ez oso handikoa (9,5º-11,5º). Hori argia da, eta zitriko, belar eta loreen aroma biziak ditu, zertxobait garratza da, eta oso erraz edaten da. Hotz edatea gomendatzen da, eta zerbitzatzean edalontzian apurtuta, aroma guztiak aska ditzan.

Lehen, baserrietan egiten zuten, eskuz. Zenbait agirien arabera, XVI. mendearen hasieran salerosi egiten zen Gipuzkoan. Mahatsa irailaren amaieran edo urriaren hasieran biltzen da, mahats-mordoek heltze-punturik eta azukreen eta garraztasunaren arteko oreka-punturik onena lortu dutenean.

Arrain eta itsaskien lagungarri bikaina da eta antxoa gazituekin eta oliotan kontserbatutako hegaluzearekin dastatzea gomendatzen da. Hain zuzen ere, gosegarri horiek eskaintzen dizkiete Getariako Txakolina jatorri-deituran bildutako uzta-biltzaileek beren upeltegietan izaten dituzten bisitariei.

Prabando el txakolí