Hondartzak

Donostiako hondartzak dira udako erakargarri nagusietako bat. Bakoitzak bere nortasuna du: Kontxak, ezagunenak, eta Ondarretakoak, familia-giro handikoenak, Kontxako badia osatzen dute. Zurriola, berriz, hondartzarik gazte eta surfzaleena da; eta, azkenik, Santa Klara uharteko hondartzatxoa dugu. Laurak ingurumena kudeatzeko sistema berean sartuta daude, eta bainulariarentzako zerbitzu guztiak dituzte.

 

Hondartza ziurtagiridunak ingurumen kudeaketari lotuak

EMAS
Iso 14001

KONTXA

playa de la concha toldosKontxako hondartza itsasbehera denean

Klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza enblematikoaz ari gara. Bere ingurunea, bere paisaia, bere hondar zuri eta fina… direla-eta, Kontxa hondartza paregabea da, munduko bigarren hiri-hondartzarik onena, Travel and Leisure bidaia-aldizkariaren arabera. Hondar zuriko hondartza honek kilometro eta erdiko luzera du, eta, bertan, dotorezia eta hiri-izaera dira nagusi.

IRISGARRIA

Kontxa hondartzaren irisgarritasunari buruzko informazioa

ONDARRETA

ondarreta-playaOndarretako hondartza

Igeldo mendiaren eta Miramar jauregiko lorategien artean kokatua, Ondarretako hondartzak kilometro erditik gorako luzera eta 100 metroko zabalera dituen hondar-eremua eskaintzen du eguzkitan etzanda egoteko. Volleyballa, pala eta futbola klasiko hutsak dira hondartza honetan. Ekaitzak gure kostak jotzen dituen egunetan, Ondarretako urak erakargarri bihurtzen dira gure surflari eta bodyboarderrentzat.

IRISGARRIA

Ondarreta hondartzaren irisgarritasunari buruzko informazioa

ZURRIOLA

playa-zurrioalaZurriolako hondartza

Olatuak, surfa eta gazteria. Horra hor Donostiako hondartzetan mugimendu eta surf-giro handienak dituen Zurriolako hondartzaren osagai nagusiak. Gros auzoan Kursaaleko kuboen eta Ulia mendiaren artean dagoen Zurriolako hondartza helmugarik gogokoena da mundu osoko surflari eta gazteentzat, 90ko hamarkadaren erdialdean birmoldatu zutenetik. Zurriolan txapelketak eta jarduera ugari egiten dira etengabe: surf-ikastaroak, volleyballekoak, futbol-partidak, pala-partidak…

IRISGARRIA

Zurriola hondartzaren irisgarritasunari buruzko informazioa

UHARTEKO HONDARTZA

Uharteko hondartzaSanta Klara uharteko mini-hondartza bat

Santa Klara uharteko hondartza Donostiako laugarren hondartza da. Txikia denez —30 metroko luzera baitu— mareen mende egoten da, baina horrek ere xarma berezia ematen dio. Txikia izanagatik, hondartza berezi honek era guztietako zerbitzuak ditu, hala nola taberna bat, terraza eta guzti, eta sorospen-postua, besteak beste; are gehiago, itsasoko ura duen “igerileku naturala” ere badu.

Nola iritsi?

Udan, txalupa motordunen zerbitzu bat irteten da ordu erditik behin portutik eta uharteko ontziralekura joaten da.


X