Bazatoz Aste Santuan?

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

semana-santa-san-sebastian-donostia

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Alde Zaharrean pintxo bat jan: Donostiako Parte Zaharrean pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

foto-bahia

Kontxako Badian argazki bat ateratzea:Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.

disfrutar-parques-naturaleza

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

paseo-hasta-peine

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Ibilbideko edertasunaz gozatu!

foto-helado-sisters-and-cit

Denboraldiko lehen izozkia jatea: Donostiarrok izozkia jatea maite dugu gure ohituren parte da. Udaberria momentu ona izan daiteke izokia jaten hasteko ezta? Kukurtutxo ala tarrina?

los-barrios-donostia

Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Baldin eta…

un-poco-de-shopping

BISITA GIDATUAK

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

vg-esencial

Parte Zaharra ezagutu nahi baduzu, galdu ezin dituzun lekuak, horien sekretuak eta hiriko gertakaririk bitxienak... Donostia funtsezkoa bisita gidatua

vg-cultura

Gidari profesional baten laguntzaz, Kultur Hiriburua iznadakoaren kultura-tradizio aberatsa ezagutu nahi baduzu, bisita gidatu kulturala

vg-pintxos

Eta Donostiak eskaintzen duen pintxoen kultura bereziaren ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, "Donostiako pintxoak!", Hiru pintxo eta hiru edari barne hartzen dituen bisita gidatua.

 NON JAN DEZAKET?

donde-como

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

sagardotegi-txulta-txotx-tortilla

Oraindik garaiz zabiltza! Sagardo-denboraldia urtarrilaren bigarren erdialdean hasi eta apirilaren amaieran bukatzen da. Kultura gipuzkoarraren nortasunaren atal bat ezagutzeko aukera izan nahi baduzu zatoz sagardotegi batera, izan ere, sagardotegiak ez dira jatetxe hutsak. Bakailao eder baten inguruan, txuletoia, gazta, irasagarra eta intxaurrak eta “txotx!” oihuari jarraikiz zuzenean kupeletik hartutako sagardo goxoa dastatuz goza ezazu!

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

  • Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.
  • Non utzi autoa: lurazpiko parkingak, TAO, aldirietako aparkalekuak.

 

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia(ASTE SANTUA)
Apirilak 10etik 17ra  10:00 - 19:00
Apirilak 18tik 22ra 09:00 - 19:00
Apirilak 23 10:00-14:00

Donostia hiria haurrekin

bidaia ahaztezina izango da!

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh