Zatoz Donostiara abenduko zubian

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

gabonak-abenduko-zubiaArgazkia: Sisters & City                                                                                          Argazkia: Javier Larrea

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

foto-bahia-diciembre

Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.

no-te-pierdas-diciembre-iluminacion

Hiria argitua ikusten lehena zu izatea: Zubi honetan gabonak gertu sumatzen hasten ditugu izan ere, Donostiako kaleen kolorea aldatu egiten da eta oraindik magikoagoa bilakatzen da. Kutsatu zaitez gabon espirituaz!

paseo-hasta-peine-diciembre

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu.

parques-otono-foto-sisters-and-the-city

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

barrios-diciembre

Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna

Erosketak Donostiako saltokietan eta Gabonetako azokak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Gainera egun hauetan erakuslehioak inoiz baino dotoreago ikus ditzakegu, Erakusleihoen Txapelketa, antolatzen baita gabonetan. Horretaz, aparte abenduko zubian gabonetako azokak ikusteko aukera izango duzu.  

shopping-navidad

escaparates-en-navidadArgazkia: Donostia Shops

 

BISITA GIDATUAK

Bestela... hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan ikusteko honako hau proposatzen dizugu:

visitas-guiadas-ss-turismo-2

 

NON JAN DEZAKET?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

done-como-navidad

Sagardo berria eta sagardoaren inguruan antolatutako ekintza guztiak bizi nahi badituzu ezin dizu galdu Sagardo Apurua. 6tik 9ra Boulevardean antzinako sagardotegi baten birsorkuntza egongo da; uzta berriko dastatzea, show cookingak, merkatua, jolasak, herri-kirolak, bertsolariak, dastatze-uztartzeak, bazkaria eta abarrak izango dira.

sagardoa-apurua-abenduko-zubia

Gainera, 8an eta 9an WE ARE ALIVE performancea ikusteko aukera izango duzu; merkatuaren errealitatearen barruan, beste errealitate hipermodernista bat sorraraziko du obra honek. Gainera, Performancea gauzatuko den egunetan, gune gastronomiko bat instalatuko da, San Miguel garagardoa eta bestelako edariak edateko eta sushia eta ostrak jateko. Hurbildu San Martinera eta gozatu giro onenaz! 

gastropote-diciembre

ETA EURIA EDO HOTZA EGITEN BADU...

GORA BIHOTZAK! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Negu giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.

negua-euria

si-llueve

Lehen ideia: bainua Talasoan

Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe

Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!

Hirugarren ideia: ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

luces-navidad

Gabonetako agenda... gabonetan egingo diren ekintzen informazioarekin .

TURISMO BULEGOA

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
abenduak 6etik 8ra bitarte 10:00 - 19:00

abenduak 9 10:00 - 14:00

 

Comments

MARIA ANGELES MURUA 2018-06-07 09:45
Kaixo!

Familiako bazkari bat egin nahiean gabiltza eta gure galdera hauxe:

Santa Klara Uhartean dagoen tabernan erreserba egiterik ote?

Erantzuna jasoko dugulakoan. Mila esker!

Adeitasunez

Marian
Reply
SAN SEBASTIAN TURISMO 2018-06-07 11:09
egunon, hemen uzten dizuegu berain telefonoa. Hoberena izango da beraiekin hitz egitea:

666466827
Reply

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh