ELURRA DONOSTIAN!

Kontxako hondartza toki berezia da izatez, hala erakutsi du Tripadvisor plataformaren Travellers’ Choice sariak, Europako hondartzarik onena eta munduko seigarrena izendatu baitute bigarren urtez. Gaur goizean, ordea, sekula baino fotogenikoago agertu zaigu, zuri-zuri estalita.

nieve-san-sebastian

elurra-donostia

Donostiarrek ez dute aukera alferrik galdu, eta elurrez tapatutako hondar gainetan ibili dira paseoan. Izan da uretan sartu den ausartik ere, elurretan edota euripean, urteko egun guztietan egiten duten moduan.

elurra-donostia

Miramar jauregia eta itsaso aurreko lorategiak eski-estazio inprobisatu bilakatu dira, bateko lerak, besteko elurretarako oholak, baita bodyboardak ere! Edozer gauza da egokia Donostian elurretan ibiltzeko! Donostia surflarien hiria baita.

nieve-san-sebastian

nieve-san-sebastian

Donostiako lagun-taldeek ez dute denbora alferrik galdu, eta, ordu gutxiren buruan, hiria elur-panpinaz bete da. A zer nolako bikote polita, elurra eta palmerak!

nieve-san-sebastian

Lagun-taldeek ez ezik, bikoteek ere aprobetxatu dute paseatzeko edota argazkiak ateratzeko. Postalak ematen zuten!

nieve-san-sebastian

Halaxe egin digu adio otsailak, halakoxe egun ikusgarriarekin. Garbi geratu da zer-nolako gozamena den Donostia negu bete-betean bisitatzea: olatu erraldoiak, elurra, ilunabarreko argia...

nieve-san-sebastian

nieve-san-sebastian

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh