TOP 5: PINTXOAK AMARAN

carlos-tutti-eus
Carlos de Gil Argazkilaria eta edukien kudeatzailea Tutti Community-n

Laugarren egunean, hiriaren ezkerraldera jo dugu berriro. Amara, hiriko auzo handien eta jendetsuenetako bat, zain dugu Mundaiz zubi modernoa gurutzatu ondoren. Iristean jabetu gara, Amaran benetako auzo-bizitza dagoela, erdigunetik oso gertu. Zalaparta turistikotik urrun, auzoaren altxorren bila (edo hobe esanda, altxor askotatik batzuk bakarrik) abiatu gara.

Aukera

Xangurru xehatua won ton pastan

amara-aukera-pintxoak2

Aukera tabernara iritsi orduko, alboko mahaian jaten ari diren txuletari bota diogu begia. Barran galdetu dugu txuletari buruz eta jabeak, oso atsegin, kartaren atzean dagoen kontzeptua azaldu digu. Eguneko platerak haragia eta arraina nabarmenduz eta, beti, piezaka. Txuleta eskatzearen ideia baztertzea zaila izan da, baina lekua utzi behar diogu datorkigun guztiari. Kartako pintxorik bereziena eskatu dugu. Xangurru xehatua won ton pastan

amara-aukera-pintxoak1

Terraza handiko mahai batean eseri gara eta pintxo bitxi hau dastatu dugu. Bikain nahasten ditu hain geurea dugun produktu bat ekialde urrunetik etorritako pasata batekin. Fusioa asko gustatu zaigu ahoan eta izan litezkeen beste aukera batzuetara joan zaigu irudimena. Aukera tabernan, horiek ere laster probatzea espero dugu.

 

Divinum

Bakailaoa laminatan, pil-pilean, panadera patatekin eta piperrekin

amara-divinum-pintxo2

Divinum tabernan hamahiru urtetik gora daramatzate pintxo tradizionalak eta apaingarririk gabeak aldarrikatzen. Horren adierazgarri da “amonaren estiloan” egindako arrautzopila. Hala azaldu digu zerbitzariak eta zehaztu digu “puskatan moztuta, aiztoarekin eta frijituta” egiten dutela. Eta hala ere, bigarren geldialdi honetan eta zerbitzariak hala gomendatuta, itsasoko produktuen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Bertako zerbait hartzea erabaki dugu: Divinum bakailaoa. Pentsatu dugu, izen horrekin, zoragarria izan behar duela.

amara-divinum-pintxo1

Eta zuzen genbiltzan. Handik minutu gutxira, jaki klasiko zoragarria dastatzen ari gara. Bakailaoa laminatan, pil-pilean, panadera patatekin eta piperrekin

 

Bar Arrate

Ogi txigortua bakailao ketuarekin, etxeko tomate naturala, pikillo-konfitura eta kaparra

amara-arrate-pintxo3

Arrate tabernaren izkinara iritsi gara eta fatxadak liluratuta utzi gaitu. Ez dakigu nondik hasi begiratzen. Tabernaren kanpoko hormak lorez, loreontziz, landarez, apalez eta abarrez apainduta daude. Bizikleta bat ere badago, zintzilik jarrita! Barnealdea txikia da, baina kontserba-lata onak bezala, ondo paketatutako leku zoragarria da. Kontserbak eta Madrildik ekartzen duten etxean eginiko bermuta dira, hain zuzen, etxeko espezialitateak. Dekorazioa vintage ukituz betea dago eta ez ditugu bi minutu ere behar izan etxean bageunde bezala sentitzeko. Zer filosofia duten? Produktu onak eta unean bertan egindako pintxoak. Hala dago egina guk dastatu duguna ere: ogi txigortua bakailao ketuarekin, etxeko tomate naturala, pikillo-konfitura eta kaparra.

amara-arrate-pintxo5

amara-arrate-pintxo4

Hori orain dastatutakoa eta orain diogu, berriro etorriko baikara, ziur. Bermutaren azken tanta edan (bai azkar amaitu dela!) eta kalera irten gara. Bagoaz hurrengo tabernara.

amara-arrate-pintxo2

 

Bar Xanti

Olagarro-anoa

amara-xanti-pintxo2

Xanti Tabernan, Anoeta estadioaren ondoan, Realeko zaleak ibili ohi diren taberna da. Ohikoa dute kirol-hirira joandako kirolariek ere. Hemen ere galdetu dugu: “Zein da tabernaren kontzeptua?” Hauxe erantzun digute, besterik gabe: "Kroketak eta txibiak". Eta bai, bi pintxo klasiko horiek, maitasun handiz egiten badira, izan daitezke, bere horretan, tabernaren kontzeptu, zalantzarik gabe. “Baina gaur olagarro-anoa gomendatzen dizuegu”, gehitu dute. Eta jaramon egin diegu.

amara-xanti-pintxo1

Jaramon egitea ez zaigu damutu. Pozik atera gara Xanti tabernatik nahiz eta gaur partida-eguna ez izan eta telefonoan begira hasi gara, hurrengo taberna non dagoen jakiteko.

Darlalata

Bermuta eta izkira-opilak

amara-darlalata-pintxo1

Darlalata bermutari garrantzi handia ematen dion espazio bat da, gourmet aperitiboa eskaintzen duena. Duela gutxi zabaldu zuten, Madrild hiribidean. Harrituta utzi gaitu lokalak. Badirudi 60ko hamarkadako auzoko janari-denda bat dela, baina taberna dotore bihurtua. Lur hidraulikoa, burdinazko apalategiak, garai bateko objektuak, kontserba eta gazta multzo eder bat ikusgai eta nola ez, bermut-botila pila bat. “150 bermut mota”, zehaztu digute.

amara-darlalalta-pintxo2

Mahai bitxi batean eseri gara –sardinen irudiz apaindua dago– izkira-opilak dastatzera. Bai ondo datozkiola edaten ari garen bermutari.

amara-darlalalta-pintxo3

Zerbitzarietako batek eman dizkigu kontserba-laten aukera zabalaren inguruko argibideak. Kalitatea eta prestaketa kontuan hartuta hautatzen dituzte espezialitateak eta hala osatu dute lata multzoa. “Horiez gain, kartako platerak, gourmet ogitartekoak eta asteburuetan barrako itsaskiak ere baditugu”. Baieztatuta gelditu dugu. Badugu plana datorren larunbaterako.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh