TOP 5: PINTXOAK ALDE ZAHARREAN

carlos-tutti-eus
Carlos de Gil Argazkilaria eta edukien kudeatzailea Tutti Community-n

Alde Zaharra, foody guztientzako eta pintxoen maitaleentzako ezinbesteko lekua da.

Abuztuaren 31ko kaletik auzora sartu orduko, argi ikusi dugu egun horretako lanik zailena bost taberna bakarrik aukeratzea izango dela. Baina betebeharrak betetzeko dira.

Gandarias

Behi zaharraren azpizuna, piper berdearekin eta Maldon gatzarekin

pvieja-gandarias-pintxo1

Sartu eta harritu gaituen lehen gauza Gandarias tabernako barra luzearen ordena eta simetria izan dira. Pintxoak zirkulu perfektuak osatuz daude elkarren segidan jarrita. Pena pixka bat ere eman digu oreka hori hausteak eta, beraz, pintxo bero bat eskatu dugu, sukaldetik zuzenean ekar dezaten. Karta zabala da, gustu guztietarako du aukera, eta oso inklusiboa da; zeliakoentzat eta barazki-jaleentzat ere badituzte pintxoak. Hainbesteko aukeraren artean galtzeko zorian gaude, baina gogora etorri zaigu leku bakoitzeko onena jatera etorri garela eta, hala, gehien ateratzen duten pintxoa eskatu dugu.

pvieja-gandarias-pintxo2

pvieja-gandarias-pintxo3

Emaitzak ez gaitu harritu. Handik minutu batzuetara, atera digute pintxoa: behi zaharraren azpizuna, piper berdearekin eta Maldon gatzarekin. Haragia puntu-puntuan dago, piperrak bikain laguntzen dio azpizunari eta gatzak ukitu perfektu eta indartzailea ematen dio.

pvieja-gandarias-pintxo4

 


Txuleta

Txuleta-kroketa

pvieja-txuleta-pintxo1

Trinitate plazan bertan, Txuleta jatetxe-taberna txingarretako sukaldaritzaren erreferentzietako bat da orain dela hamaika urtetik. Eta izenak ondo adierazten duen moduan, inguruko txuleta onenak jan daitezke bertan. Barrualdeko jangela bat du eta beste bat kanpoaldean, beiraz inguratua. Bertatik, haragi eta beste espezialitate batzuek osatutako karta zabalaz goza daiteke plazaren eta Abuztuaren 31ko kalearen ikuspegi zoragarriarekin. Txuletak eta erreboiloak txingarretan prestatuta sasoiko lehengai bikainekin; antxoak, hegaluzea, piperminak...

pvieja-txuleta-pintxo3

Gure urdaila, tamalez, txikiegia da hainbeste pintxorentzat eta, beraz, txuleta-gutizia baten miniatura probatzea erabaki dugu. Oraingoan, kroketa bikain baten forman.

pvieja-txuleta-pintxo2


A Fuego Negro

Mackobe with Txips

pvieja-afnegro-pintxo1

A Fuego Negro (AFN) 2006ko ekainaren 6an zabaldu zuten (6/6/6). Hala ere, badirudi zenbaki-segida bitxi horrek ez diela zorte txarrik ekarrik, alderantziz baizik. Askotan irabazi dituzte pintxo onenaren eta barra onenaren sariak. Edorta eta Amaia anaia-arrebek sortu zuten eta hasierako ideia Arzak, Berasategui, Subijana eta Irizar sukaldarien goi mailako sukaldaritza tabernetara eta jende gazteari gerturatzea izan zen.

pvieja-afnegro-pintxo3

“AFN tabernan, arreta handia eskaintzen diogu jeneroari edo lehengaiari. Bertakoak izaten dira ia beti eta horiek aukeratu ondoren, aho-sabaiari sormenez betetako ezusteko bira bat ematea gustatzen zaigu. Pintxo bakoitzak dogma klasikoren bat hausten du. Eta berritzeko gogo horren harira, lau hilean behin aldatzen dugu barrako eskaintza”. Hala esan digu Óscarrek, barrako arduradunak.

pvieja-afnegro-pintxo4

pvieja-afnegro-pintxo5

Mackobe with Txips hanburgesa probatu dugu (Kobe erako haragia, eskuz eginiko tomate-ogia, letxuga, tipulina salmorejozko maionesarekin eta laguntzeko, bananazko chipak) eta AFNren zale sutsu bihurtu gara. Agurtzean, gure buruari zin egin diogu itzuliko garela, gutxienez... astean behin.

pvieja-afnegro-pintxo2


Astelena 148

Olagarroa txingarretan, patata egosi ontzutuarekin, tipulatxoarekin eta kimchi maionesarekin

pvieja-astelena-pintxo1

Iazko abenduan zabaldu zuten Astelena 148 Astelena 148 eta gure zerrendako lokal berriena da. Ukitu modernoa duen sukaldaritza tradizionalaren aldeko apustu honen atzean Gastroleku taldea dago. Badituzte lehendik Atari eta Sirimiri lokalak inguruan, antzeko filosofia dutenak.

pvieja-astelena-pintxo4

Lokalaren dekorazioa deigarria da. Baldosa gorriek eta arbelek osatzen dute barraren fatxada. Egurrezko mahaien gainean, tabernaren alboetatik hasita eta sabaia zeharkatuz, oihalak daude, urdinak, teila- eta okre-kolorekoak, eta itsas giroa sortzen dute, oso dotorea.

pvieja-astelena-pintxo3

Charlie, atsegin handiz ezagutu dugun zerbitzari atsegin eta dibertigarriak gehien ateratzen duten pintxoetako bat eskaini digu: olagarroa txingarretan, patata egosi ontzutuarekin, tipulatxoarekin eta kimchi maionesarekin. “Josper labean egina da eta txingar ukitu berezia ematen dio horrek”.

pvieja-astelena-pintxo2

Alde Zaharreko ibilbideko azken geldialdi honetan, uneaz gozatu dugu eta Konstituzio plazan Astelena 148k duen terraza zabalean eserita jarrita, eguneko uneak berriro gogora ekarri eta indarrak hartu ditugu oraindik ezagutzeko ditugun auzo guztietarako.


La Cepa

Behi zaharraren azpizuna patata frijituekin, Gernikako piperrekin eta pikillo-piper konfitatuekin

pvieja-lacepa-pintxo1

La Cepa lokal ezaguna da. Abuztuaren 31ko kale historikoan dago. Ezaguna dute bertakoek, nahiz hain bertako ez direnek. Nazioarteko blog eta aldizkari ugaritan izendatu izan dute. Ospe horregatik edo beste zerbaitegatik, beti ematen du La Cepan puntako ordua dela. Zerbitzariak alde batetik bestera ibiltzen dira, sukaldariak lan-martxa frenetikoan aritzen dira, baina garaiz erantzuten diete eskariei.

pvieja-lacepa-pintxo2

TBarra atzean Aitziber dugu, jabeen alaba, irribarretsu eta atsegin:

“Gure helburua % 100 euskal sukaldaritza tradizionala eta kalitate gorenekoa eskaintzea da, batez ere, kanpoko bezeroek bertako produktua ezagut dezaten”. Pollos familiak hemeretzi urte daramatza tabernaren gidaritzan, nahiz eta La Cepa 1948an sortua izan.

pvieja-lacepa-pintxo3

La Cepa tabernan klasiko ugari dituzte, baina gaur behi zaharraren azpizuna gomendatu digute. Laguntzeko, patata frijituak, Gernikako piperrak eta pikillo-piper konfitatuak atera dizkigute.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh