Bazatoz Musika Hamabostaldira?

Europako musika-jaialdirik antzinakoenetako eta entzutetsuenetako bat zure zain dago. Urtero, Musika Hamabostaldiak musika klasikoko kontzerturik eta ikuskizunik onenak eskaintzen ditu Donostian. Lehen mailako egitarau honek, Donostia agertoki ahaztezinaren magia eta nazioarteko talentu nagusien bikaintzasuna konbinatzen ditu.

Aukeratu ikuskizuna eta…proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina!

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

  • Alde Zaharrean pintxo bat jan: Donostiako Parte Zaharrean pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
  • Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago; kilometro eta erdiko hondartza da, hondar zurikoa, udaletxe paretik Loretoperaino iristen dena. Inguru horretan dotorezia eta hiri-izaera dira nagusi (ez da, ez, kasualitatea Kontxak Europako hiri-hondartzarik onenetako bat izatearen ospea edukitzea).
  • Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
  • Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu. 

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Baldin eta…

compras-san-sebastian

BISITA GIDATUAK

Visitas guiadas

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

NON JAN DEZAKET?

¡Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

Donostiako Musika Hamabostaldiko egitaraua

Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.

TURISMO BULEGOA

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
Astelehenetik Larunbatera 09:00 - 19:00

Igandeak  10:00 - 14:00

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh