Doako eta aire zabaleko jaialdiak Donostiara iristear daude... aukeratu zeurea!

Udako hilabeteetan, Donostia aire zabaleko doako jaialdien eszenatoki bihurtzen da. Nahiago duzu oinetakoak kendu eta hondartzako hondar gainean dantzatu?; ala, zuhaitz baten itzalpean etzanda, musikaz gozatzen duten horietakoa zara?

Musika Parkean

Ekainaren 24an eta 25ean Musika Parkean itzuliko da, aire zabaleko musikaren eta piknikaren arteko konbinazio ezin hobea! Miramarko lorategietan eta Aieteko parkean izango da. "Mesedez, zapaldu belarra" lelopean, doako jaialdi honek Donostiako naturaz, gastronomiaz eta zuzeneko musikaz gozatzera gonbidatzen ditu donostiarrak eta bisitariak.

musika parkean miramarArgazkia: Musika Parkean

Jazzaldia

Uztailaren 21etik 25era, Zurriolako hondartzan doako kontzertu ugari izango dira, hala nola Village Peoplerena edota Ezra Collectiverena. Jaialdi honen 58. edizioak Euskal Herriko zein nazioarteko taldeak biltzen ditu eta dagoeneko klasiko bat da bai bertokoentzat bai bisitarientzat.

jazzaldia festival jazzArgazkia: Donostiako Jazzaldia

Glad is the day

Abuztuan hondartzatik zuhaitzen itzalpera lekualdatu ohi gara, Kristina Enea Parkean Glad is the day jaialdiaz doan gozatzeko. 2016an sortua Europako Kultur Hiriburuaz geroztik, jaialdi honek artisautza eta moda azoka txiki bat ere badu, doako kontzertu ugariez gain.

GITD10Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019

Ba al zenekien jaialdi honen izena hitz joko bat dela, Gladys del Estal ekologista donostiarraren omenez egina? Glad is The Day ingelesetik dator eta "Gladys Poz Eguna!" edo itzul daiteke.

Boga Boga Festibala

2023ko irailaren 8tik 10era, Donostiak doako jaialdi berri bat estreinatuko du hondartzan, baina oraingoan Ondarretan, hiriaren beste aldean. Jaialdiaren musika-eskaintza ordainpeko kontzertuekin osatuko da, zeinak hiriko leku enblematiko eta berezietan edota inguruetan antolatuko baitira, esaterako, Miramar Jauregian (itsaso aurrean) edota Chillida Leku aire zabaleko museoan.

ondarreta boga boga

Azkenik, ezin ahaztu Donostiako Aste Nagusia, hiriko festa handia!

Aste Nagusia

Abuztuaren 12tik 19ra bitartean Aste Nagusi sonatua ospatuko da, adin eta publiko guztientzako ekintza ugarirekin: portuko pirateek Kontxako hondartza abordatzeko antzespen dibertigarria, su artifizialen lehiaketa, doako kontzertuak hiri osoan zehar, eta abar.

aste nagusia cañonazo


X