Argiartean, argiaren jaialdia

Arte luminiko eta zuzeneko musika jaialdia

Urriaren 6an eta 7an, arratsaldeko 20:00etatik gauerdira arte, esperientzia artistiko ahaztezina izango duzu zain Memoriaren Parke berezian, Loiolako Erriberak auzoan: abangoardiako jaialdi horretan hainbat proposamen esperimental ikusi ahal izango dituzu ziur harrituko zaituen formatu batean.

argiartean kartela

Liluratzeko prest

Argiartean arte luminiko jaialdi sortu berria da eta jendea liluratzeko prest dago bere instalazio ligth-art deigarriekin, bere argi joko monumentalekin (eliza bateko horma zurian proiektatuak gaua eroritakoan) eta bere zuzeneko emanaldiekin.

julio garciaJulio Garcíaren argi-instalazioa

Gaueko hitzordu ausart horretarako aukeratu diren lekuak Oroimenaren Lorategia eta Iesu eliza dira, Loiolako Erriberak auzoan biak. Bai lorategian bai elizaren barrualdean egitarau heterogeneo eta dinamikoa eskainiko da; bertan, hainbat diziplina (musika, poesia, bideo artea edota hizkuntzalaritza konputazionala) argi jokoekin batera nahasiko dira.

Bereziki sortutako lanak

Bi egun horietan aurkeztuko diren performance eta instalazio gehienak jaialdirako bereziki sortutako lanak direla azpimarratzekoa da, hori guztia inoiz estreinatu gabeko lankidetzei esker.

argiartean mapa

Esperientzia paregabe hau bizitzera gonbidatzen zaitugu, argiak eta soinuak goitik behera aldatuko baitute oso ezaguna ez den hiriko leku berezi bat. Loiolako Erriberetan Oroimenaren Lorategia aire zabaleko arte luminiko laborategi esperimental erraldoi bihurtuko da urriaren 6an eta 7an.

las synergiesLas Synergys taldearen emanaldia

Sarrera doakoa da eta produktu gastronomikoak eta edariak dastatzeko foodtruckak ere egongo dira.

Huts egingo duzu hitzordua?

Eman begiratu bat edizio honen egitarau osoari

X