Albaola Itsas Faktoria

albaola-aurrera3

albaola-aurrera2

Faktoria

Ontzi historikoen eraikuntza jarduera nagusitzat hartuta, Albaola Euskal Itsas Faktoria, Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, espazio berritzailea da, non itsas artisau-teknologia berreskuratu eta baloratzen den. Faktoria publikoari irekita dago eta bere dinamismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa ditu ezaugarri.

albaola-aurrera

HISTORIA

Pasaian 1563an eraikia, San Juan baleontzia Euskal Herritik Ternuara abiatu ziren lehen zama-ontzi ozeanikoen adibidea da. Euskal itsas industriaren mundu mailako bikaintasun eta nagusitasunaren isla, Kanadako kostaldean hondoratu zen, Red Bayn, 1565ean.

400 urte baino gehiago geroago, 1978an, Parcs Canadako kanadar arkeologia-taldeak itsasontzia aurkitu eta itsas arkeologiaren munduan eredugarria den urpeko indusketa batean ikertzen dute. Hogeita hamar urte baino gehiago aztertu ondoren, XVI. mendeko merkataritza-ontzi ezagunena da, eta UNESCOren Urpeko Kultura Ondarearen ikono bihurtu da.

2014an, Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barruan eta Kanadako Gobernuaren laguntza zientifikoarekin, San Juan itsaontziaren eraikuntza hasi zen Pasaian. XVI. mendean Europa Amerikarekin lotu zuen bezala, San Juan itsasontziak aukera emango die bi herrialdeei etorkizunerantz nabigatzeko, iragan partekatu batetik abiatuta.

albaola-buzo Buzo batek Red Bayko tenperatura baxuak jasan ahal izateko ur beroa ematen dion mahuka bati konektatuta dagoen ontzia ikuskatu du. Argazkia: Albaola

 

X