Itsas-giroa Tolosan. Bisiguaren Festa!

irene-arin-eu
Irene Arin Blogger-a

Tolosarren artean berdina entzuten da larunbata eguerdietan: eta gaur zer? Ez kexa modura, baina bai kuriositatez: ez da astebururik ezer ez dagoenik. Txarangak bai ala bai!

Baina asteburu honetan ez zegoen ezer galdetzeko beharrik, usainak nahikoa argi uzten baitzigun asteburu honek zekarrena. Itsasoa bera Tolosara ekarri izan balute bezala! A ze parrila eta janari usaina.. bat-bateko gosea sentituarazi eta tripak soinua egiteari uzten ez dioten horietakoa.. Bisiguaren Festa ospatu dugu!

Harrigarria da nola antolatzaileek, larunbatero azoka jasotzen duen Zerkausia Tolosako bista politenak dituen jatetxe elegante batean bilakatzeko gaitasuna duten: jendez betetako mahai dotoreak, parrilero hoberenen eskutik erretzeko prest dagoen arrain freskoa, edari ugari, eta usain ezinhobea botatzen zuten parrilak.

Bisigua

Jan gabe utzi ezin daitezkeen lehen platerek egin zioten aurkezpena eguneko protagonistari: Orio estilora prestatutako bisiguari. Orioko Katxiña eta Xixario erretegietako parrileroak izan ziren 300 bisigu baino gehiago erretzeko arduradunak, aholku eta hizketaldien bitartean. A ze gozatua! Eta postrea ere, ahaztezina: bisigu formako pastela! Tolosako Gozona gozotegi mitikoaren Bixigoxoa.

entranes-y-besugo

Baina mahai-inguru luze baten ostean, nork dauka etxera buelta egiteko gogoa? Inork ez! Horregatik, Tolosako Zerkausiak aurten estreinatutako bigarren zonaldera gerturatu ginen gauean, zerbait pikatzeko helburuz; Aingura gunera. Toki berri eta gazte bat, gastronomia galiziarra dastatzeko prestatua. Olagarroa, txipiroiak, … ezin ezetz esan horrelako parrilada bati!

pulpo-zamburiñas

Janaz lepo amaitu eta ederki gozatu ostean, hurrengo urtea iristeko zain egotea bakarrik gelditzen zaigu, beti bezala, ekainaren lehenengo asteburura, plan honetaz ez baita inor nekatzen. 2018ak Orioko itsasoa Tolosara berriz hurbildu arte :)