Sanferminak!

jordi-eu
Jordi Blogger-a

Zezenaren aurrean korrika egin nahi al duzu? Erotuta ere ez zenuke zezenaren aurrean (bat ez, zazpi!) korrika egingo, baina ikusi nahiko zenuke beste batzuek nola egiten duten? Sanferminetara orduan! Urtero, uztailaren 6tik 14ra, Iruñean, Donostiatik ordubetera, San Fermin jaiak ospatzen dira; “sanferminak” esanda ezagutzen dira. Kontzertuak, konpartsak, dantzaldiak, erraldoiak... sekulako giroa!

sf-erraldoiak© Iruñeako Turismoa

Sanferminak uztailaren 6ko txupinazoarekin hasten dira, eguerdiko 12:00etan (aurten ostegunez) eta uztailaren 14an amaitzen dira, gauerdian, “Gaixoa ni” abestuz.

sf-txupinazo-pobre-de-mi© Iruñeako Turismoa

Sanferminetako jarduera ezagunenetako bat entzierroa da. Oso ibilbide azkarra izaten da (bi eta hiru minutu artekoa), 900 metro ingurukoa, zezenen aurrean, eta zezen-plazan amaitzen da.

sf-encierro© Iruñeako Turismoa

Donostiatik goazenontzat, entzierrora iristeko autobusa dugu! Uztailaren 7tik aurrera, autobus berezia dugu Donostiatik, goizeko 8etako entzierrorako iristeko. Autobusa goizeko 5:00etan ateratzen da Donostiako geltoki nagusitik eta Iruñera 6:00etan iristen da, gosaldu eta entzierroa ikusteko leku ona topatzeko garaiz.

Sanferminak tradizio handiko jaiak dira eta mundu mailan ezagunak. Ernest Hemingway nobel sariduna izan zen ohiko bisitarietako bat eta jaiak gehien zabaldu zituenetako bat. Hain zuzen ere, bere “Festa” (The Sun Also Rises) nobelan jaso zituen.

sf-hemingway© Iruñeako Turismoa.1. Iruñeari buruzko lehen erreportaia (1923) Star egunkarian: "Pamplona es Cultura", Hemingway. 2. 1940. Dena prest entzierroa hasteko. Galle. Arazuri bilduma. 3. 1919. Entzierroa. RJubera (Roldán) bilduma.

Hain gertu egonik, ez ezazu galdu aukera!