Idiazabal gaztaren bisita gidatua

 
queso idiazabalCopia de DSC00757KAIKU CON QUESOSNIÑOS CON REBAÑOqueso entero 2Cheese Farm Queseria 8gastronomicas-visita-queseria-01

Prezioa

130

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Ezagutu milaka urtetan zehar kontserbatutako gazta egiteko tradizioa

Ikas ezazu nola ekoizten den Idiazabal gazta eta proba itzazu gazta sarituak bertako edariekin batera egun erdiko bira honetan Euskal Herriko baserri batean.

Inguru paregabe batean kokatuta, gaztaren ekoizpenari buruzko guztia ikasteaz gain, mendiz eta basoz betetako paisaia harrigarrien ikuspegiez ere maiteminduko zara. Itzulian zehar Segurako hiribildua bisitatuko dugu Gipuzkoa barnealdeko historian murgiltzeko.

Ibilbidea

9:00 Irteera Donostiatik
9:45 Segura herriko bisita gidatua
11:00 Bisita gidatua gaztandegi batera, gazta eta sagardo dastaketarekin
13:30 Donostiara iritsiera

Información práctica

IRTEERAK Astelehenetik ostiralera 9:00tan
IRAUPENA 4 Ordu t’erdi
HIZKUNTZA Ingelesa eta gaztelera (Elebiduna)
TOPAGUNEA Hotela/ Apartamentua Donostian
PERTSONA KOPURU GEHIENEZ 8 pax
PREZIOA Heldua: 130€
Gaztea (12-17 urte):50€*
Haurrak (0-11 urte):20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta
OHARRAK Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera
Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da
Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
{jcomments on}
X