VISIT- BIZI Donostiako Turismo Jasangarriaren plana 2023-2027 aurkezpena

Donostiarron bizi-kalitatea da abiaputua

Donostianturismoa jarduera garrantzitsua da: hiriko BPGaren %13,9a, eta 15.000 lanpostu sortzen ditu. Baino hainbat erronka ere planteatzen ditu, kudeatu beharrekoak. Turismoaren garapen jasangarri bat sustatzeko, turismo plan bat diseinatu dugu sektore pribatuaren, sektore publikoaren eta hiritarren parte hartzearekin.

Turismo sostengagarriko plan horren helburua ez da turismoaren hazkundea, baizik eta hiritarraren bizi kalitatea erdigunean jartzea, eta turismoa ahalik eta modu jasangarrienean kudeatzea.

Turismoaren garapenaren inguruko hausnarketa egiteko, eta hiritarraren iritziak ere kontuan hartzeko, ekitaldi irekia egin zen azaroan 3an, estatuko eta nazioarteko lehen mailako adituekin.

portadak VISIT BIZI

VISIT-BIZI 2023-2027 Turismo Jasangarriaren Planaren aurkezpen ofiziala

Turismo Jasangarriaren Plana azaroaren 3an aurkeztu zitzaien sektoreari eta komunikabideei, 11:00etan, Chillida Lekun, plan honetan parte hartu duten eragileekin batera egitekoa den ekitaldi batean; eta arratsaldean, 18:00etan, Aquariumean, herritarrei irekita egon zen beste ekitaldi batean.

Eneko Goia Donostiako alkatearen eta Jon Insausti Kultura, Turismo eta Euskara zinegotziaren eskutik egin zen aurkezpenaz gain, bi ekitaldietan mahai inguru bat egin zen, non estatuko eta nazioarteko adituek parte hartu zuten, turismoaren garapen jasangarriaren gainean hausnartzeko. Hizlariak honako hauek izan ziren:

X