Zatoz sagardoaren hiriburura
- Geurea
- 2019 Aza 22
Sagardo Apurua
Sagastietako sagarrak bildu eta zuhaitzak lasai, lotan utzi ditugu. Udazkenean jaiotzen naiz urtero-urtero ni. Urtero desberdin, urtero urre kolorezko sagardo hori. Abenduaren lehenetan itzuliko naiz urteroko legez zuregana, Apurua egin dezagun, dasta nazazuen!
Historia berreraikiko dugu. Donostiako garai bateko 100 sagardotegiak Baserri-Tolare zaharrean bildu eta kontatuko ditugu. Donostia, sagardoaren hiriburua, sagardoaren seaska.
Urumean barrena eramango naute, garai batean nire arbasoek egiten zuten bideari segiz. Eta Santa Catalina portuan hartuko dut lurra. Idi-pareak, triki eta dantzak lagunduko didate bidaiaren helmugara: Sagardo Apurua Baserri Tolarera, zuek denek dasta nazazuen.
Baserriko sukaldeko usainak neguko giro hotzak gozatuko ditu; eta bertan, goxotasun horrek egingo du bere magia: Pintxo Txapelketan parte hartuko dut, Cocktail izango naiz, nondik natorren kontatuko dizuet, nolakoa izango naizen aurkeztuko dizuete, erromerian dantza solte eta lotuan bat egingo dugu, bertsotarako gaiak jarriko ditut, harriak altxatzen eta mugitzen lagunduko dut, aizkora eta enborrak bat egin dezaten dei egingo dut. Nire bizitza ikuskizun bihurtuko dute, nire bizitza Antzerkia izango da. Gozatuko nauzu, gozatuko zaitut nik zu.
Sagardoaren kultura, gure lurraldearen izaerak Donostian dute plaza Sagardo Apuruan abenduaren 6tik 9ra. Gerturatu, dastatu eta gozatu Sagardoaren Donostia!