Aiako Harriak

GRANITOZKO HIRU TONTOR

oianleku-aiako-harria

Aiako Harri liluragarri horiek nagusi dira Bidasoa eta Donostia arteko zerumugan. Granitozko multzo bakarra da Euskadi guztian, eta duela 300 milioi urte ur-azpitik atera zen lehen natur elementua. Ez dirudien arren, erraz zeharka daiteke haren gailur berezia ibilbide arruntetik. Hiru tontorrek Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide dute izena, eta azken hori da garaiena, 832 metrorekin. Oielekuko estazio megalitikoraino ere joan daiteke. Mendigunearen oinarrian daude Arditurriko meatzeak; Burdin Arotik jarduera handia izan dute, baina puntu gorena erromatarren garaian eskuratu zuten. Handik atera ziren zilarra, beruna eta fluorita 1984an itxi zen arte. Ibilbidea, liluragarria, 800 metrokoa da, lur azpitik.