Alde Zaharra eta gune erromantikoa

Tradizioa. Eta bide batez,...Shopping!

Alde Zaharra Urgull mendiaren oinean dago; portua eta itsasoa alde batetik, eta, bestetik, Urumea ibaia eta Groseko auzoa ditu.

Alde Zaharrean sartzean, Donostiako benetako gune soziala ezagutzeko parada du bisitariak; non taberna eta pintxo goxoz betetako Abuztuaren 31 gisako kale hormatartekatuek 1813ko sutea gogora ekartzen duten. Bertako Santa Maria Basilika eta San Vicente eliza moduko eraikin ezagunak ere benetan interesgarriak dira.

parte-vieja-440

Alde Zaharrean dago, halaber, Konstituzio Plaza, hiriburu gipuzkoarreko ezagunenetakoa. Bizitasun handiko lekua izateaz gain, hiriko festarik garrantzitsuenen gune ere bada, Danborrada famatuarena, adibidez.

centro-ikustekoak

Gaur egun, hiriko merkatal gune handiari “gune erromantiko” deritzogu, eta bertan aurkituko ditugu zuhaitzez inguratutako marka nagusien dendak eta Belle Epoqueko eraikinak. Behar-beharrezkoa da oinezko gune horietan galtzea, Artzai Onaren Katedralaren, Victoria Eugenia Antzokiaren edo Udaletxearen bila. Udaletxearen parean ere, Tamarindo famatuez beteriko Alderdi Ederreko lorategiak eta Donostiako karrusel zoragarria daude.

alde-zaharra-auzoak

Alde zaharreko mapa 

parte-vieja-mapa-zoom