Gros

Sasoian? Heldu olatuari!

Zurriola hondartza ondoko Gros eta Sagues auzoetan, surfistek haien taulak terraza bikainetatik xarma bereziko dendetara eramaten dituzte. Alboan, gainera, Egia auzoak zuzeneko musika aukera sorta zabala eskaintzen du.

oeste-gros

Hiriaren mendebaldeko auzo dinamiko, kosmopolita eta gazte hau merkataritza-auzo garrantzitsua izatera iritsi da azken urteetan, batez ere, kirol-dendei dagokienez (bereziki surfa eta bizikletaren ingurukoak).

Uretako ekintzak gustuko badituzu... ez izan zalantzarik eta animatu surfaren zaletuek eta profesionalek aukeratzen duten hondartzan, Zurriolan, surf ikastaroa egitera! Garbi dago, Grosen kirola eta natura eskutik harturik datozela. Ulia mendira igoz gero, Donostiako mendi-ibilbideetarako gunerik handiena izango duzu, Done Jakue bideak ekialdetik mendebaldera, kostaldean zehar, zeharkatzen duena. Hiritik atera nahi ez baduzu, berriz, Kristina Eneako lorategi exotikoak toki ezin hobea dira.

Gros hiriko arte-galeria eta -areto onenen epizentroa ere bada, esate baterako, Kursaal Kongresu Jauregi ospetsuarena edo Tabakalerarena, garai bateko tabako-fabrika, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bihurtuta.

gros-ambiente-barrios

Bizi-bizirik dagoen auzoa da hau eta donostiar askok egiten diote bisita, bertako pintxoek, tabernek eta terrazek erakarrita. Gainera ostegunero pintxo-potea ospatzen da, arrazoizko prezio baten trukean pintxo eta pote bana hartzeko aukera ematen dizun ekimena.

gros-ambiente-barrios2

Groseko mapa 

gros-mapa-zoom