Igeldo mendia

Igeldo

Igeldo menditik Kontxako badiaren airetiko ikuspegirik enblematiko eta ezagunenetako bat hartzen da. Oso tipikoa izanagatik zirrara eragiten du. Badiaren mendebaldeko muturrean dago, eta garraio pribatuan igo daiteke. Dena den, funikularrez igotzea gomendatzen dugu, hiria ikuspegi paregabe batetik ikusi eta handik argazkiak ateratzeko. Funikularra 1912tik ari da jardunean eta Euskadiko zaharrena da.

Igeldo mendiko jolas-parkera eramango gaitu zuzenean. Parkea ere oso berezia da, paregabea bere estiloan. Antzinako atrakzio xarmagarriak ditu —mendi suitzarra eta ohe elastikoak, esaterako—, haur nahiz helduen gozagarri.

Parkearen erdian, Igeldoko dorrea dago, XVIII. mendekoa. Hasieran, itsasargia izan zen eta gaur egun Igeldo mendiaren goiko aldean dagoen begiratokia da. Mendiaren mendebaldean, 1855ean Manuel Peironcely bide-ingeniariak egindako itsasargia nabarmentzen da. Itsasoaren eta Igeldoko labarren ederraz gozatzeko toki ezin hobea da.