Kalitatezko helmuga

Donostia: kalitatezko helmuga

2011ko urtarrilean,Donostiak SICTED 2010 Turismo Kalitateko Helmuga Onenaren Saria lortu zuen, gure hiriko enpresa eta zerbitzu turistikoetan turismo-kalitatea sustatzearen, bultzatzearen eta hobetzearen alde hartutako konpromisoa saritzeko.

2008az geroztik, Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundeak Helmugako Turismo Kalitatearen Sistema Integralarekin (SICTED) bat egin zuenetik, Donostiak apustu handia egin du kalitateko helmugaren aitorpena lortzera begirako lanaren alde. Etengabeko hobekuntzari eta helmugako kalitateari begira Donostia Turismoa & Convention Bureauk egindako lan nekaezinari esker, Donostia turismo-kalitatearen erreferentetzat hartzen den hiria da gaur egun.

Helmuga irisgarria

Euskadi para todos 

Irisgarria

2011n, Donostia Turismoa & Convention Bureauk kalifikaziorik onena lortu zuen Eusko Jaurlaritzak ematen duen Turismoko Irisgarritasun Ereduan.

Eredu horrek 5 ardatz ditu, eta horietako bakoitzak, berriz, graduazio desberdina du. Donostia Turismoa & Convention Bureau da bost ardatzetan irisgarritasun-maila berdera iristen den establezimendu bakanetako bat:

  • Dibertsitate funtzional fisikoa: sarrera zabala, liburuxkak hainbat altueratan, atsedenguneak…
  • Ikusmen-dibertsitate funtzionala: errotulu handiak, gida braillen…
  • Entzumen-dibertsitate funtzionala
  • Dibertsitate funtzional intelektuala
  • Dibertsitate funtzional organikoa: alergikoentzako berariazko gidak

Turista arduratsuaren dekalogoa

Donostia benetako donostiar gisa gozatzeko egin ditzakezun gauzak: Turista arduratsuaren dekalogoa