Agenda gastronomikoa

Bilaketa-aukerak

Sagardo festa

2017eko irailaren 23an Lazkaon XXV. sagardo-festa herriko elkarteen eskutik.

HERRIA Lazkao

Informazio gehiago

San Migel Jaiak

Ormaiztegin, San Migel Eguna dela eta antolatutako jaiak.

HERRIA Ormaiztegi

Informazio gehiago

Sagar postre lehiaketa

Irailaren 24an, XVII. Sagar Uzta 2017-ko sagar postre lehiaketa ospatuko da Astigarragan. Lehiaketa 12:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko delarik postreak entregatzeko epea. Jarraian, epaimahaiak tartaren zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta postrearen aurkezpena baloratu eta bertaratutakoen artean dastatzen emango dira.

HERRIA Astigarraga

Informazio gehiago

Sagar Uzta - Sagarren Festa 2017

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 21, 23 eta 24 egun bitartean XVII. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta sagardotegietako dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin.

HERRIA Astigarraga

Informazio gehiago

AsCATasunera astea

Intxaurrondoko Sagastieder enparantzan AsCATasunera astea ospatzen da

HERRIA Donostia / San Sebastián

Informazio gehiago

Zarautz Basque Label Fest 2017

Zarautzen Zarautz Basque Label Fest 2017 ospatzen da - Ekitaldi honetan bildutako dirua errefuxiatuen eskubideen alde lana egiten duen HOTZ Zarautz erakundearentzat izango da.

HERRIA Zarautz

Informazio gehiago

Donostia Zinemaldia 2017: "Culinary Zinema"

Donostia Zinemaldiak, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren laguntzarekin, "Culinary Zinema" saila aurkezten du, Basque Culinary Center eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin antolatutakoa.

HERRIA Donostia / San Sebastián

Informazio gehiago

Aretxabaletako Tomatearen astea

Irailaren 25etik 30era ospatuko den Aretxabaletako Tomatearen astea. Antolatutako ekitaldien artean, irailaren 30ean tomateen erakusketa popularra izango da Herriko Plazan, 10:30etik 13:00etara.

HERRIA Aretxabaleta

Informazio gehiago

Ordiziako Azoka

Astero, astero Ordizian biltzen dira Goierri osoko eta inguruetako ( Nafarroako Barranka, Brinkola, Zumarraga, Agurain, etab.) nekazal eta abeltzantzako produktuen erostun eta saltzaileak, hauek sortzen duten giro aparta herriko txoko guztietara zabaltzen da. Ordiziako Azokak Martxoan jarri zuen ekimenari jarraiki, uztaila eta abuztuan udan ugariak diren bertako baserrietako garaiko barazkiak izango dira protagonista: tomatea, piparrak, piperminak, berenjenak, luzokerrak, kuiatxoak, lekak...Uztaila eta abuztuan, asteazkenero Goierri eskualdeko sukaldari gonbidatu bat etorriko da Ordiziako Plazara, baserritar batek utzitako produktuak sukaldatu eta dastatzera ematera.

HERRIA Ordizia

Informazio gehiago

Sukaldaritza Tradizionala Tailerra Ciabogan jatetxean

Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko Hirigune Historiko bitxiaren Plazan itsasoaren ertzean kokaturiko terraza batean, Ziaboga jatetxea aurkitzen da, benetako gastronomia- zaleentzako topagune erakargarria.

HERRIA Pasaia

Informazio gehiago