Running-a

San Sebastian RunningKorrikalariak Kontxako pasealekutik

Donostia korrika egiteko egituratutako hiria da. Izan ere, itsasertzean barrenako pasealeku amaiezinez gain, oinezkoentzako kale ugari ditu, ibilgailuen zaratarik gabeak. Hortaz, hiri ezin hobea da korrika ibiltzeko. Agertokirik onena da aire zabaleko runninga gustuko dutenentzat. Hiri iraunkorra, kirola eta ariketa paraje ederrez gozatuz egiteko aukera ematen duena: Kontxa, Haizearen Orrazia eta ibai-ertzeko oinezkoentzako pasealekuak, besteak beste.

Donostian jende askok du gustuko runninga eta zaleek nahiz bisitariek hirian urtean zehar egiten diren herri-lasterketa ugariez goza dezakete. Lasterketa horietan, parte-hartzea oso handia izaten da, eta ezagunenetan kanpotik etorritako askok hartzen dute parte zaletasun osasungarri horretaz gozatzeko.

 

DONOSTIAKO LASTERKETARIK OSPETSUENAK

Klasikoa

La Clásica de San SebastiánDonostiako Klasikoa

Klasikoa, 15 km: Urria. Kirol-eguteko ezinbesteko lasterketa runninga gustuko dutenentzat. Urtero, 5.000 parte-hartzailek baino gehiagok ematen dute izena Donostiako paisaiarik ederrenetan barrena egiten den proba honetan.

 

Behobia - Donostia

Behobia - DonostiaBehobia - Donostia

Behobia – Donostia. Azaroa. 25.000 korrikalarik hartzen dute parte urtero Europako herri-lasterketarik zirraragarrienetako bat den proba honetan. Dagoeneko mende-erdiko tradizioa duen lasterketa honetan, “animatzaile” ugari izaten dira 20 km-ko ibilbidean. Helmugarako sarrera, berriz, Donostiaren erdialdean izaten da eta ikusgarria da inondik ere.

 

Donostiako maratoia

Maratón DKVMaratoiaren amaiera

DKV maratoia: Azaroa. Ia 5.000 lagunek hartzen dute parte hirian barrena itsaso-mailan eta munduko hiribururik politenetako batean egiten den maratoi honetan.

BESTE LASTERKETA BATZUK

Urtean zehar lasterketa ugari izaten da Donostian, herrikoiak zein profesionalak, luzera desberdinetakoak... Hona hemen ezagunenetako batzuk:

Donostiarrak

Ba al dago hiria ezagutzeko modu hoberik, bertako jendearekin korrika egiten ezagutzea baino?